Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Zuk esan
Zure iritzia hemen
2008/06/10

Gaur garraiolarien grebaren bigarren eguna da, baina hasieratik hornikuntza arazoak izan dira dendetan eta gasolindegietan, kontsumitzaileak ahalik eta gehien erosten saiatu baitira.

Histeria gehiegi dagoela uste al duzu? Zuk ere hilabete osorako elikagaiak erosi dituzu? Eman iritzia eta azaldu zure kasua.




Erantzunak:

1. Atzo iluntzean Ordiziako Eroski beldurgarri zegoen: esnerik ez, jogurtik ez, patatarik ez, pasta eta arrozik ez, txokolate oso oso gutxi... estanteri guztietan izugarrizko hutsuneak zeuden... histeria gehiegi? Nire iritziz bai, erabat harrituta geratu nintzen panoramarekin!!!
Miren - 2008/06/10 11:34:51


2. Histeria gehiegi. Etxeetako apaletan daukagun janariarekin hilabeteetarako dago, eta garraio pribatua erabiltzen dutenen gehienek ez dute behar larririk, dugun garraio publiko sarea eukirik.

Gainera garraiolariek duintasuna daukatela erakutsi behar dute, eta herritarrok babestu behar ditugu. Langile guztiok aurrera elkarrekin eginda bakarrik lortu daitezkeelako aurrerapausoak.

Egun batzuk itxaron eta grebalari guztiak babestea daukagu.

Aupa zuek! Animo!
ixabel - 2008/06/10 13:18:59


3. Erabat ados Ixabel! Jendeak "eskasia" hitza entzun (hein batean komunikabideek bultzatzen dute sentimendu hau) eta supermerkatura joaten da, zoratuta moduen! Gauza bat argi dago kamioilariekin: nahi badute, herrialde oso bat geldiarazi ahal dutela...
alberto - 2008/06/10 14:07:45


4. Garraiolarien greba hasi aurretik denak kexatzen ginen kotxeko depositoa betetzeak gure karteran uzten zuen zuloaz. Eta orain zer? Ez al zaigu batere inporta? Egunero argiago uzten dugu, bakoitzari berea besterik ez zaigula axola. Greba hau ez litzateke garraiolariena bakarrik izan behar!
Depositoa betetzera joan ez den bat - 2008/06/10 21:55:30

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zuk esango duzu
Gaurkotasuneko gaiak proposatuko ditugu, zure iritzia jasotzeko. Zuk esango duzu esan beharrekoa.

ARAUAK

Ganora pixka bat eskatzen dizuegu. Munduko "troll" guztiak: Hau ez da zuentzako leku aproposa.

Ez da irainik onartuko. Ezta Legearen kontrako komentariorik ere.

Arauak betetzen ez dituzten iritziak ezabatu egingo dira, bestelako azalpenik gabe. Hau da azalpena.

Hemen idatzitako iritziek ez dute zertan bat egin EiTBren ikuspuntu editorialarekin. Egileen hitzak dira; eurei dagokie erantzukizuna eta eurenak dira erabat.

Azken erantzunak
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Depositoa betetzera joan ez den bat - 2008-06-10 21:55:30
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Atalak
Albisteak (27)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
ETAk su-eten iraunkorra hautsi du (9)
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu