![]() |
Urriaren 25eko kontsultan gizarteari egingo dizkion bi galderak aurkeztu ditu gaur Juan Jose Ibarretxe lehendakariak:
1. Ados al zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?
2. Ados al zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?
Ados zaude galderekin? Zer bozkatuko zenuke? Eman iritzia.
1. Galdera argiak, aitzakiarik ez!!!
manu - 2008/05/28 12:27:24
2. Zergatik zegoen barrez lehendakariordea prentsaurrekoan? Barregurea ematen al dio Ibarretxek?
Hau ez da serioa!!!!!!!!
Calimero - 2008/05/28 12:53:31
3. Lehendakaria urte luzeetako gatazkari amaiera emateko bere proposamena aurkezten, eta bien bitartean, Azkarate, Zenarrutzabeitia etb. atzealdean barre eta barre. Hau ez da serioa! Ala bai?
kali - 2008/05/28 12:54:53
4. Benetako demokrata direnentzat ez dago aitzakiarik baiezkoa emateko galdera horiei, eta uste dut, EHAK alderdiak ez duela modurik ezetza emateko, ezetza ematekotan bere buruaz beste egingo luke.PPk=PSOEk badakigu zer esango duten, ezetz, gure herriak ez duela erakitzeko eskubiderik, betiko moduan, baina, horrela izanda, gero eta urrunago ikusten dut Patxi Lehendaritzatik, agur, agur eta jan yogur Patxi, baina ez dadila zure proposamena bezala kadukatuta egon.
Arkaitz - 2008/05/28 12:58:38
5. Ibarretxe lehendakariak proposamen hau aurrera ateratzeko EHAK-rekin hitz egin duela pentsatzen dut. Izan ere galdera horiek bestela ez ziren horrelakoak izango, ene aburuz. Hala eta guztiz ere, euzkal gizarteak baietza emango diola argi dago.
Ni neu - 2008/05/28 13:29:00
6. Hau lotsagarria da. Lehendakari honek EHAKren botoak nahi eta behar ditu. Baita onartu ere. Indarkeria lagun dutenen botoek arrazoi emango diote lehendakariari. Benetan tristea herri honek duen moral gabezia. Biolentziak erreferenduma sostengatzen badu, nor ausartuko da toki askotan kontrako botoaren kanpaina egiten? Mehatxuak eta koakzio bortitzak sustatuko ditu ezker abertzaleak. Benetan demokrazia zero, baina argi dago nor ez den demokrata herri honetan. Eta galderak erabat tranposoak dira. Herri zikina gurea!
felix - 2008/05/28 14:19:16
7. felix: irakurri al dituzu galderak?ez dut uste..bestela, ez dituzu ulertu.
ni oso ados nago BI galderekin.Espero dut, euskal gizartea ere ados egongo dela.
xabier - 2008/05/28 17:47:55
8. Denbora galtzea da.
Ez dut uste galdeketarekin ezer lortuko denik... indarkeria erabiltzen dutenek ez dutelako aintzat hartuko. Hobe lehendakariak -eta gobernuak- denbora eta indarra euskaldunok ditugun arazoak konpontzeko erabiliko balitu (etxebizitza, kultura, nortasuna, lan baldintzak, istripuak,etabar luze-luzea)
xa2 - 2008/05/29 19:05:36
9. Zenarruzabeitia eta konpainia barrezka egotearen arrazoia argia da. Prentsaurrekoa oso osorik ikusi dut eta nahiko serio egon dira adierazpen osoan zehar. Baina Ibarretxek galderen "papeltxoa" erakusten zuen bakoitzean bapatean kamerari guztiak argazkiak ateratzen hasten ziren, eta orduan barregura ateratzen zitzaien lehendakariorde eta gainerakoei. Egia esan oso egoera komikoa zen, baina ez pentsa prentsaurreko guztia barrezka eman zutenik!!
nonor - 2008/05/30 10:35:12
ARAUAK
Ganora pixka bat eskatzen dizuegu. Munduko "troll" guztiak: Hau ez da zuentzako leku aproposa.
Ez da irainik onartuko. Ezta Legearen kontrako komentariorik ere.
Arauak betetzen ez dituzten iritziak ezabatu egingo dira, bestelako azalpenik gabe. Hau da azalpena.
Hemen idatzitako iritziek ez dute zertan bat egin EiTBren ikuspuntu editorialarekin. Egileen hitzak dira; eurei dagokie erantzukizuna eta eurenak dira erabat.
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Maiatza 2008 (2)
Azaroa 2007 (3)
Urria 2007 (1)
Iraila 2007 (1)
Abuztua 2007 (1)
Uztaila 2007 (1)
Ekaina 2007 (2)
Maiatza 2007 (3)
Apirila 2007 (8)
Martxoa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





