![]() |
2007/06/05
ETAk joan den urteko martxoaren 22an aldarrikatutako su-eten iraunkorra bertan behera uzten duela iragarri du. Gaur, gauerditik aurrera bere "fronte guztiak" berriz irekiko dituela adierazi du. "Negoziaketa prozesu batean aritzeko behar diren baldintza demokratiko minimorik" ez dagoela dio erakunde armatuak.
Zer iritzi duzu zuk?
Oharra: komentario iraingarri edo lekuz kanpokoak ezabatu egingo dira.
Erantzunak:
1. Ez dago eskubiderik. Berriro jendea hiltzen hasiko dira? Nora doaz? Zer pentsatzen du honetaz ezker abertzaleko jendeak?
Nik oso argi daukat, eurek askotan erabiltzen dituzten hitz berberak erabilita: ETA, utzi pakean Euskal Herria.
Eneko - 2007/06/05 09:16:48
2. Su Etena ez da alde bakarrekoa izan behar. ETAk atentadurik ez egiteko erabakia hartuta ere, Espainiol gobernuak gobernuak ez du errepresioa apaldu eta Frantses gobernuak Euskal Herriarenganako mespretxu eta ezagupen eza berretsi ditu.
Hasieratik zekiten nora zihoazen! Uzta biltzeko garaia iritxi da!
Aski da! - 2007/06/05 09:22:32
3. Zapaterok edo Eusko Jaurlaritzak edo hitza errespetatzen duen edonorekiko ezdaostasuna agertu dezakegu, edo matiza litezke deklarazio bat edo beste, baina argi dagoena zera da: euskaldunok ez dugula ETA bezalako kakaskeriarik merezi. ANVkoek interpretatu behar dute euren emaitzak nola hartu dituen ETAk, zeren talde armatu horrek bere terrorearen legitimazio gisa jaso baititu botook. Ni ANVkoa (benetako ANVkoa) banintz, berehalaxe esango nuke ozen baino ozenago ETA ez! Euren estatutuetan dago biolentziaren gaitzestea. Esan dezagun euskaldun orok: ETA, hoa pikutara! Uztaguzu bakean! Ebtzun euskaldunon asmoa. Populazioaren %85ek ETAren kontrako botoak izan ziren. Gainontzekoek... esan bezate!!
Felix - 2007/06/05 12:37:01
4. Argi zegoen gertatuko zela. Argi ikusten ez zuenak ez ditu albisteak irakurri. Ezker abertzalearen kontrako irainak, jasarpenak, jarraipenak, ilegalizazioa, errepresioa ( orokorrean ) , kontrolak, atxiloketak, torturak... ez dira gelditu ETA-k su etena iragarri zuenetik. Hauek baldintza demokratikoak direla uste baduzue, nik ez dut zuen demokrazia faltsu horretan parte hartu nahi, Demokrazian denek izan beharko lukete botoa emateko eskubidea eta hori ukatu egin digute behin eta berriz. Zapalketa eta errepresio hau gelditzen ez bada EZ DUGU SEKULA BAKERIK IZANGO. Eta ez da ezker abertzalea izan bakea nahi izan ez duena baizik eta PNV eta bere zipayoak.
Neu - 2007/06/05 14:00:41
5. Orain mundu guztiak entzun nahi ditu EZKER ABERTZALEAREN DEKLARAZIOAK. Faltxukeria nagusi berririo ere! zer egin dute beste alderdi politikoek orain arte? Abenduaren 30eko atentatua prozesuarean jomuga-amaiera esan zuten horiek, zer egin zuten hori baino lehenago? eta ondoren? norbaitek entzun al zituen ezker abertzalearen hitzak¿ orain bai ezta? orain denen ahotan egon behar, denen iritzipean... Lastima, berriro ere denak lehengo bidera. Baina esan egia, ezker abertzaletik at, beste inor saiatu al da bideari harriak kendu eta bide gurutzeak zeharkatzen? Hori bai dela lotsa galanta. Putre nazkagarriak. Besteen odoltik eta orain, berrio ere, tamalez, besteen odolpean biziko direnak. Hau al da nahi prozesuan ilusio handiz erakitako bidea?
euskal herritarra - 2007/06/05 17:59:24
6. Ezker abertzaleak atzo emandako prentsaurrekoan garbi esan zuen pena bat dela hau gertatu izana; ezker abertzalea da bakea nahi duen lehen gizarte sektorea, baina bake justua noski, eta batzuk euren interesei eta patrikari begira jarraitzen duten bitartean ondo kostatu behar zaigu bakea lortzea! Alderdi guztiek benetan bakea lortu nahi balute eta euren interes pertsonalak alde batera uzteko borondatea izango balute beste era batera ibiliko ginateke!
Txantxiku - 2007/06/06 07:44:28
7. Bake prozesu bat aurrera eramateko, ez da nahikoa talde armatu batek bere ekintzak etetea unilateralki. Gobernuak prozesuaren parte aktiboa izan behar du eta bertan beharrezkoak diren pausoak eman. Urte luze honetan, ez da pauso txikiena ere bideratu gobernuaren aldetik eta errepresio fronte guztiak aktibo mantendu ditu, prozesua errendizio prozesura desbideratuz behin eta berriz. Lotsagarria bestetik PNV-ren jarrera, interes ekonomikoak lehenetsiz. Konfliktu honetaz elikatzen den asko dago tamalez Euskal Herrian, eta hilabete hauetan nabaritu da bai ondo. Bakea lortzeko arma guztiak ixildu behar dira ez bakarrik ETA-renak.
bianditz - 2007/06/06 10:41:18
8. Berri tristea, hori da hitza tristea.Esperantza handiak nituen jarriak prozesu honetan eta denak bertan behera geratu dira.Borondatea falta da eta horrela ez goaz inora.ANV-ri botoa eman diot, botoen bidezko presioa erabili dezan, baina ETA-ren erabaki honek PP-ren interesei dator ongien.ETA ez balego zein litzateke aitzakia autodeterminazioa ez onartzeko?Errepresioa dago eta su-etena bertan behera utzita zerbait aldatuko al da?bai, okerrera.Politikoek beraien zilborrari begiratzeari utzi eta jarri bezate borondatea, denek.PP,PSOE,PNV,EA,HB,IU DENEK.
ibon - 2007/06/06 11:12:19
9. Ados nago Zapateroren kontrako iritzi ia guztietan. Gutxienezko baldintza demokratikorik betetzen ez duen sistema batean bizi gara, eta Zapaterok ez du jakin (edo ez du nahi edo ezin du, auskalo) baldintza gutxienezko horiek indarrean jartzen. Areago, askotan erran dut berakgutxienezko baldintza demokratikorik eza hori berak sustatu duela, elkar trukeko moneta gisa erabiltzeko balizko negoziazioetan. Tristea da, baina, are gehiago erraten, Zapaterorekin negoziatzeko aukerarik ederrena euren esku zutela uste zutenak (arrazoi eta asmo desberdinekin, baina zaku horretan sartzen ditut EAJ eta Batasuna, berdintsu, protagonismoa eta balizko lorpenen domina irabazi nahia tartean), nor bere aldetik negoziatzen saiatu dira PSOErekin, biek ala biek On Tankredoren estiloarekin ibiltzen zirela eta zer joku burugabe ematen zioten ikusi nahi gabe. Denak errudun, bada, dudarik ez. Baina ETAk, bere agiriaren estiloan agerian utzi duen kultura historiko-politikoaren gabezia eta nerabekeria xarmanta (hau gurasokeria!, baina irakasle naizenez badakit zertaz mintatzen naizen) direla medio, bertze eza bat adierazi du: bakean borrokatzeko bere gutxienezkorik eza alegia, gerlariek baizik ez dutelakoan bakearen arbitro izan behar (Bertze era batean erranik: armarik gabeko borroka zibila, borroka armatuaren osagaitzat jotzen dute). Ezak eza, ezaren zuloan sartu gaitu, horratx! ETAk ez du ezer lortuko, ez bada bere buruarekin batera zulo horretan den-denok itotzea. Baina lor dezake hori, "prozesu" madarikatu inoiz benetan ez hasiriko horren aurrean alderdikeriei ez bazaie uko egiten.
Bixente Serrano Izko - 2007/06/08 06:35:22
Iruzkin bat egin
Zuk esango duzu
Gaurkotasuneko gaiak proposatuko ditugu, zure iritzia jasotzeko. Zuk esango duzu esan beharrekoa.
ARAUAK
Ganora pixka bat eskatzen dizuegu. Munduko "troll" guztiak: Hau ez da zuentzako leku aproposa.
Ez da irainik onartuko. Ezta Legearen kontrako komentariorik ere.
Arauak betetzen ez dituzten iritziak ezabatu egingo dira, bestelako azalpenik gabe. Hau da azalpena.
Hemen idatzitako iritziek ez dute zertan bat egin EiTBren ikuspuntu editorialarekin. Egileen hitzak dira; eurei dagokie erantzukizuna eta eurenak dira erabat.
Azken erantzunak
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Depositoa betetzera joan ez den bat - 2008-06-10 21:55:30
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Atalak
Albisteak (27)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
ETAk su-eten iraunkorra hautsi du (9)
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Artxiboak
Ekaina 2008 (1)
Maiatza 2008 (2)
Azaroa 2007 (3)
Urria 2007 (1)
Iraila 2007 (1)
Abuztua 2007 (1)
Uztaila 2007 (1)
Ekaina 2007 (2)
Maiatza 2007 (3)
Apirila 2007 (8)
Martxoa 2007 (4)
Maiatza 2008 (2)
Azaroa 2007 (3)
Urria 2007 (1)
Iraila 2007 (1)
Abuztua 2007 (1)
Uztaila 2007 (1)
Ekaina 2007 (2)
Maiatza 2007 (3)
Apirila 2007 (8)
Martxoa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





