![]() |
Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko unibertsitatetik kanpoko hezkuntzako 25.000 langile greba egitera daude deituta gaur.
Zer egingo duzu seme-alabekin? Nola moldatuko zara?
OHARRA: Iritzia emateko tarte hau lehen grebaren harira (maiatzak 15) zabaldu genuen. Arazo teknikoak tarteko, ordudanik (hilaren 15etik 17ra) egindako komentarioak ezabatu egin dira. Dena dela, balio handia dutela eta, berreskuratu eta bere horretan sartu ditugu berriz (24ko data dute denek ere).
Komentario iraingarri edo lekuz kanpokoak ezabatu egingo dira.
1. Egun on,
Jadanik bi egunetan egin dute greba. Datorren astean herriko jaiak eta beste bi egun jai.Datorren hilean, ia hilabete guztian goizez bakarrik....
Ez dut ulertzen. Ikasturte guztiko helburuak bete al dituzte?
Aurten eskola publikoaren apostua egin degu (orain arte ikastolan ibili gara)eta beste guraso asko bezala ama langilea naizenez ba, aiton amonekn moldatu behar.
Ez dakit nork duen errua, baina gure umeekin jolasten ari gara.
amaia - 2007/05/24 07:26:09
2. Guk aitona-amonak ditugu laguntzaile. Nahiko egiten dute urte osoan eta honelako egunetan hori eta gehiago.
Idoia - 2007/05/24 08:50:39
3. Nire emazteak etxean egiten du lan. Nire lagun guztiek, berriz, aitite eta amamak dituzte laguntzaile.
Eneko - 2007/05/24 08:52:01
4. Gertatuko balitzait ez dakit zer egingo nuke, hala eta guztiz ere, aitite eta amamak dauzkat laguntzaile, beraz, beraiekin utziko nuke...
ricardo - 2007/05/24 08:52:58
5. kuriosoa da gero!! Irakaskuntzaren inguruko posta eta gaztelerazkoan (sartu naizenean) hogeita piku erantzun zeuden, eta euskaraz 3 soilik.Irakaskuntzaz ari garela, egia esan harritu egin nau erantzun guztiak gaztelaniaz emandakoak izatea...Eskola publikoan gaztelera nagusi, edo idatzi duten horien artean ez dago inor azalpen luze horiek euskaraz emateko gai denik? lotsagarria, benetan. Oraingoan ere euskara hutsaren hurrengoa.
peru - 2007/05/24 08:53:39
6. Ikaragarria iruditzen zait hori galdetzea ere!!! Zertarako ekarri ditugu umeak mundura? Egun osoan eskolan edo beste ekintza batzuetan sartzeko?Eta eskolarik ez dagoen egunetan, oporretan... danak zoratuta? Aste Santuko oporretan albistea izan zen hori telebistan: Gurasoek buruhausteak izaten dituztela opor egunetan umeak nonbaiten "kokatzeko".Ez dezagun utzi gure umeen adura eskolan,umeen ardura eta hezkuntza gurasoena baita.Edo izan behar luke, ez?
maruxina - 2007/05/24 08:54:36
7. Senarra eta biok elkarrekin moldatzen ari gara. Nik goizean lan egiten dut eta nire senarrak arratsaldean. horrela umearekin txandaka gaude. Nire senarrak lan jardunaldi murrizketa (bi ordu) egin zuen eta nik ere bai. Anima zaitezte. behar dugu baskitos eta neskitas.
amparanoia - 2007/05/24 08:55:21
ARAUAK
Ganora pixka bat eskatzen dizuegu. Munduko "troll" guztiak: Hau ez da zuentzako leku aproposa.
Ez da irainik onartuko. Ezta Legearen kontrako komentariorik ere.
Arauak betetzen ez dituzten iritziak ezabatu egingo dira, bestelako azalpenik gabe. Hau da azalpena.
Hemen idatzitako iritziek ez dute zertan bat egin EiTBren ikuspuntu editorialarekin. Egileen hitzak dira; eurei dagokie erantzukizuna eta eurenak dira erabat.
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Maiatza 2008 (2)
Azaroa 2007 (3)
Urria 2007 (1)
Iraila 2007 (1)
Abuztua 2007 (1)
Uztaila 2007 (1)
Ekaina 2007 (2)
Maiatza 2007 (3)
Apirila 2007 (8)
Martxoa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





