Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Zuk esan
Zure iritzia hemen
2007/04/20

Peio Urquiolak, Leitzako UPNko zinegotziak, argitaratu duen liburu batean esaten du "gaizkileak ikastolen ondorio" direla eta musulmanak Espainiatik kanporatu beharko liratekeela. Horren harira, Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko eledunak adierazi du jende askoko Urquiolaren hitzekin bat egiten duela. Zer iritzi duzu adierazpen hauen inguruan?

Oharra: Komentario iraingarri edo lekuz kanpokoak ezabatuko dira.



Erantzunak:

1. Orrian argi adierazten duzue"Komentario iraingarri edo lekuz kanpokoak ezabatuko dira", eta ondo iruditzen zait baina liburutik ere ez ote ziren ezabatu behar? nola liteke batek ikastolako ikasle guztiak gaizkile bezala hartu eta hori publikatzen uztea. Egia esan behar badut ez dut liburua irakurri baina esaldi horrekin ni ere gaizkile ote naiz ikastolan ikasi dudalako?
Bat - 2007/04/20 15:45:53


2. Harri eta zur utzi nau berriz ere UPNk! Ze Gobernu klase da horrelako gauzak esaten dituen liburu bat erosi eta zabaltzeko asmoa duena! Ez dago eskubiderik jende hori gure agintaritzan egoteko! Peio Urkiola lehen ere ikusia nuen telebistan "zentzugabekeriak" esaten baina liburu bat atera eta UPNren Gobernuak hori zabaltzea... Dena esanda dago.
Harrituta - 2007/04/20 22:53:45


3. ETA kide guztiek ez dute ikastolan ikasi, ikastolan ikasi duten guztiak ETA kideak ez diren legez.

"Islam" hitzak bakea esan nahi du.

11-Mko atentatua egin zutenak musulmanak izan omen dira. Espainian bizi diren musulmanak botatzeko aitzakia ote da? Esate baterako, astero kristauren batek hil egiten du bere emaztea, nahikoa al da Espainian bizi diren kristau guztiak botatzeko?

Goian adierazita esan gabe joana zela uste nuen, baina dirudienez gogorarazi behar zaie batzuei. Eta egia esan, ez dago gaizki UPNko politikariek benetan pentsatzen dutena esatea, honela bakoitzak jakingo du hobeto nori eman bere botoa.
David - 2007/04/20 23:36:43


4. Liburu horretan frankismoari egiten zaizkion aipuak inkonstituzionalak direla esango nuke... baina lasai, inor ez da-eta gorrituko horregatik.
Imanol - 2007/04/21 01:23:09


5. Lotsagarria! Eta entzun al duzue goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa? Tipoak ja ta dena defendittu! Eztau eskubideik horrelako pertsona bati tartea emateko euskal komunikabideetan!
Mikel - 2007/04/21 23:15:29

Mezu honentzako erantzunak itxita daude.

 
Zuk esango duzu
Gaurkotasuneko gaiak proposatuko ditugu, zure iritzia jasotzeko. Zuk esango duzu esan beharrekoa.

ARAUAK

Ganora pixka bat eskatzen dizuegu. Munduko "troll" guztiak: Hau ez da zuentzako leku aproposa.

Ez da irainik onartuko. Ezta Legearen kontrako komentariorik ere.

Arauak betetzen ez dituzten iritziak ezabatu egingo dira, bestelako azalpenik gabe. Hau da azalpena.

Hemen idatzitako iritziek ez dute zertan bat egin EiTBren ikuspuntu editorialarekin. Egileen hitzak dira; eurei dagokie erantzukizuna eta eurenak dira erabat.

Azken erantzunak
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Depositoa betetzera joan ez den bat - 2008-06-10 21:55:30
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Atalak
Albisteak (27)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
ETAk su-eten iraunkorra hautsi du (9)
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu