Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Zuk esan
Zure iritzia hemen
2007/04/18
Udaberriarekin batera, eitb24.com eraberritua estreinatu dugu. Diseinu berriak erakargarriagoa izateaz gainera, erabiltzailearengandik hurbilago egotea du helburu, zuen partaidetza bultzatuz.

Asmatu dugun edo ez esatea zure esku utziko dugu. eitb24.com-eko lan taldearen baitan eztabaida bat baino gehiago sortu da, batzuek hau nahiago dutela, besteek hura… Zuk zer uste duzu? Gustukoa al duzu? Zer aldatuko zenuke? Zurea da hitza.



Erantzunak:

1. Kaixo!! Oso gustukoa dut disenu berria. Lan ona egiten duzue. Animo!!
Agus - 2007/04/18 22:09:15


2. Epa! Ba nik egia esan lehengoa nahiago dut. Edukiak lehen bezain ona izaten jarraitzen du, baina diseinuak, nire ustez, atzera pauso txiki bat izan du. Gainera, Internet Explorer 7-a askotan erotu egiten da eta eskuin aldeko zutabea ez du behar den lekuan kokatzen. Horrez gain, ez duzue web-a moldatu pantailaren erresoluzio desberdinetara. Behin aldaketak egiten hasita, zergatik ez egokitu gaur egungo pantaila eta erresoluzio handietara?

Ondo segi! Eta Zorionak egiten duzuen lanagatik
iheup - 2007/04/19 09:55:44


3. Sentitzen dut baina ez zait diseinu hau asko gustatzen, agian ohitura falta izango da baina portadan adibidez titular gehiegi daudela iruditzen zait. Dudarik gabe orriaren zabalera 1024px izatea eta argazki handixeagoak erakustea aurrerapauso bat baina bestela ez diseinu berriak ez nau konbentzitzen.

Portadako albisteak atalka antolatuta eta atal artean tartetxoren bat edo... baina bata bestearen atzetik doa, berdin dio kirloak, kultura... buruzkoa izan albistea (niri horrela irakurtzen nahiko zaila egiten zait).

Beste alde batetik, agian menura ohitu ez naizelako edo (handiagoxeago jarri zenezaketen) galdera bat daukat, albiste hoiek portadatik ateratzerakoan nola aurkituko ditugu? bilatzailetik soilik, ze nik ez ditut politika, ekonomia... atalak aurkitu. Por tzierto, nahiz eta nire nabigatzailearen lehen hizkuntza euskara izan, diseinu berriarekin oraindik erderazko bertsioa erakusten dit lehenengo euskarazkora automatikoki joan beharrean, ba al da konpontzerik? eskertuko nizueke.

Bukatzeko pozten nahiz bideoak flash bidez ikusi behar izatea eta mp3 artxiboak gehitzea (posible litzateke mp3 horiek Euskadi Irratiaren saioen podcast-ak izatea? Hori bikain legoke).

Besterik gabe eskerrik asko zuen lanagatik eta zorionak (nahiz eta diseinu berriarekin oso konforme ez egon).
Aitzol - 2007/04/19 13:41:35


4. Irudi berria bai, bai lehengo lepotik burua, orain ere konektatzean gaztelaniazko orria agertzen delako ia beti, nahiz eta euskarazkoa behin eta berriro aukeratu.
Ander - 2007/04/20 09:57:33


5. Guri gustau jaku ba!
Dana dala, edukietan datza kakoa, barriak bizkor eta argi jartzea.
Ekuadorreko errepublikari buruz, oso gitxi emoten dozue argitara, hori tamalgarria da.

Ondo izan

Palenqueko lagunak
Palenque Los Rios Ecuador
Palenqueko lagunak - 2007/04/20 20:20:29


6. Aurreko mezua mozillaz bialtzen ahalegindu gara eta alperrik. Azkenenan explorera erabili beharra iazn dogu. Normala ete da hori?
Palenqueko lagunak - 2007/04/20 20:21:43

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zuk esango duzu
Gaurkotasuneko gaiak proposatuko ditugu, zure iritzia jasotzeko. Zuk esango duzu esan beharrekoa.

ARAUAK

Ganora pixka bat eskatzen dizuegu. Munduko "troll" guztiak: Hau ez da zuentzako leku aproposa.

Ez da irainik onartuko. Ezta Legearen kontrako komentariorik ere.

Arauak betetzen ez dituzten iritziak ezabatu egingo dira, bestelako azalpenik gabe. Hau da azalpena.

Hemen idatzitako iritziek ez dute zertan bat egin EiTBren ikuspuntu editorialarekin. Egileen hitzak dira; eurei dagokie erantzukizuna eta eurenak dira erabat.

Azken erantzunak
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Depositoa betetzera joan ez den bat - 2008-06-10 21:55:30
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Atalak
Albisteak (27)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
ETAk su-eten iraunkorra hautsi du (9)
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu