Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Zuk esan
Zure iritzia hemen
2007/04/23
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu dira Euskal Herrian barrena.

Eta zuk, irakurtzea gustuko duzu? Esaguzu, zein liburu irakurri duzu azkenekoz, non eta noiz irakurri ohi duzun edota irakurketa bultzatzeko zer nolako ekimenak bultzatu beharko liratekeen. Zuk nahi duzun guztia.  (osorik irakurri)



2007/04/22
Gaur, apirilak 22, Lurraren Eguna ospatzen dugu; gure planeta jasaten ari den aldaketetan zenbaterainoko eragina dugun pentsatzeko egun aproposa.

Talde ekologistek, sindikatuek eta beste hainbat elkartek manifestazioa deitu dute Bilbon aldaketa klimatikoaren kontra. Ba al duzu joateko intentziorik? Nahikoa egiten dugula uste al duzu? Zer erantzukizun dute instituzioek? Emaguzu zure iritzia.
 (osorik irakurri)



2007/04/22
Arabak badu bertsolari txapeldun berria, Oihane Perea, 30 urteko gasteiztarra, alegia. Urte askotan bigarren izan ondoren, berea izan da oraingoan garaipena.

Gero eta emakume gehiago dabiltza bertsolaritzaren munduan, bikain gainera, baina gizonak baino gutxiago oraindik. Arlo horretan ere berdintasunera iristeko asko falta dela uste al duzu? Oihane zoriondu edo gai horri buruzko iritzia eman nahi baduzu, hau da zure txokoa.
 (osorik irakurri)



2007/04/20

Peio Urquiolak, Leitzako UPNko zinegotziak, argitaratu duen liburu batean esaten du "gaizkileak ikastolen ondorio" direla eta musulmanak Espainiatik kanporatu beharko liratekeela. Horren harira, Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko eledunak adierazi du jende askoko Urquiolaren hitzekin bat egiten duela. Zer iritzi duzu adierazpen hauen inguruan?

Oharra: Komentario iraingarri edo lekuz kanpokoak ezabatuko dira.  (osorik irakurri)



2007/04/19
Artazako isunek makina bat buruhauste sortu diete asko eta askori azken hilabeteetan. Orain, arnasa hartu dezakete jada. Herrizaingo Sailak 2006ko isunak biltzea erabaki du, ofizioz, eta lehena bakarrik ordaindu beharko da.

Erabaki horrek zuzenean eragiten dien 4.075 (isuna jaso dutenak) lagun horietako bat bazara edo gaiaren inguruko iritzia eman nahi baduzu, idatz iezaguzu.  (osorik irakurri)



2007/04/19
 A-8 autobidea kolapsatuta dago orduotan (09:35) eta auto-ilara luzeak daude Kantabriarako eta Donostiarako noranzkoetan, Sabino Aranako Bilboko sarreran, Basurtuko oinezko pasabidean egiten ari diren lanen ondorioz. Auto-ilaratan harrapatuta egon zara?  (osorik irakurri)



2007/04/18
Udaberriarekin batera, eitb24.com eraberritua estreinatu dugu. Diseinu berriak erakargarriagoa izateaz gainera, erabiltzailearengandik hurbilago egotea du helburu, zuen partaidetza bultzatuz.

Asmatu dugun edo ez esatea zure esku utziko dugu. eitb24.com-eko lan taldearen baitan eztabaida bat baino gehiago sortu da, batzuek hau nahiago dutela, besteek hura… Zuk zer uste duzu? Gustukoa al duzu? Zer aldatuko zenuke? Zurea da hitza.
 (osorik irakurri)



2007/04/16
Enegarren aldiz, sarraskia egin dute AEBetako unibertsitate batean. Oraingoan, gutxienez 33 lagun hil dira eta 21 zauritu Virginian izandako bi tiroketaren ondorioz.

Zoritxarrez, noizetik noizera gertatzen dira tankera honetako sarraskiak herrialde hartan. Azken aurrekoa, Columbine herriko eskola batean, 1999an. 15 pertsona hil ziren egun hartan.

Armak eskuratzeko erraztasunaren ondorioak? Beldurraren kulturaren ondorioak? Zer ari da gertatzen AEBetan? Emaguzu zure iritzia.  (osorik irakurri)



 
Zuk esango duzu
Gaurkotasuneko gaiak proposatuko ditugu, zure iritzia jasotzeko. Zuk esango duzu esan beharrekoa.

ARAUAK

Ganora pixka bat eskatzen dizuegu. Munduko "troll" guztiak: Hau ez da zuentzako leku aproposa.

Ez da irainik onartuko. Ezta Legearen kontrako komentariorik ere.

Arauak betetzen ez dituzten iritziak ezabatu egingo dira, bestelako azalpenik gabe. Hau da azalpena.

Hemen idatzitako iritziek ez dute zertan bat egin EiTBren ikuspuntu editorialarekin. Egileen hitzak dira; eurei dagokie erantzukizuna eta eurenak dira erabat.

Azken erantzunak
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Depositoa betetzera joan ez den bat - 2008-06-10 21:55:30
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Atalak
Albisteak (27)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
ETAk su-eten iraunkorra hautsi du (9)
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu