Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Zuk esan
Zure iritzia hemen
2008/06/10

Gaur garraiolarien grebaren bigarren eguna da, baina hasieratik hornikuntza arazoak izan dira dendetan eta gasolindegietan, kontsumitzaileak ahalik eta gehien erosten saiatu baitira.

Histeria gehiegi dagoela uste al duzu? Zuk ere hilabete osorako elikagaiak erosi dituzu? Eman iritzia eta azaldu zure kasua.

 (osorik irakurri)



2008/05/28

Urriaren 25eko kontsultan gizarteari egingo dizkion bi galderak aurkeztu ditu gaur Juan Jose Ibarretxe lehendakariak:

1. Ados al zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?

2. Ados al zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?

Ados zaude galderekin? Zer bozkatuko zenuke? Eman iritzia.

 (osorik irakurri)



2008/05/05
13 kilometroko auto-ilarak eratu dira gaur goizean Arrontegin, bost ibilgailuren artean izandako istripu baten ondorioz. Hori dela eta, milaka gidari errepidean harrapatuta izan dira zenbait orduz.

Zu horietakoa izan zara? Eman iritzia A-8an izan den azken kaosari buruz.  (osorik irakurri)



2007/11/15
Lasai, badirudi asko eta asko daudela zu bezala. Izan ere, ikerketa baten arabera, 'langile toxiko' gisa definitu dituzten zazpi kategoria daude: gatazkatsuak, alferrak, sarritan lanera joaten ez direnak, ezgaiak, lapurrak, nagusien aurkako jarrera dutenak eta harroputzak.

Ikerketa nagusien ikuspuntutik egin dute; ziur, ordea, zuk ere baduzula lankide goranahiren bat, alferra, pedantea... Beste kategoriarik otutzen zaizu?  (osorik irakurri)



2007/11/13


"Entre abertzales y a la carrera" izenburupean, Behiobia-Donostia lasterketa ezagunaren ikuspegi propioa eman du El Mundo kazetak.

   (osorik irakurri)




2007/11/12

Azkenaldian telefonia kableen lapurreta ugari izan da, Gipuzkoako hainbat udalerritan batez ere. Azkena gau honetan izan da, Zaldibian.

   (osorik irakurri)




2007/10/30
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares sozialistak eta Batasuneko bost kide epaitzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak, bakea lortzeko xedez bilerak egiteagatik.

Hitz egitea, delitua ote?

Eman iritzia.  (osorik irakurri)



2007/09/22
Jose Rodriguez Salvador, 'Vall d'Hebrongo bortxatzailea' ezizenaz ezaguna den gizona, kartzelatik atera da gaur goizean. 311 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 17 emakume bortxatzeagatik, baina 16 bete ditu.

Legearen arabera zegozkion urteak eman ditu kartzelan, baina bere psikologoek esan dute berriro ere bortxaketak egiteko aukera oso handia dela.

Zer irizten diozu? Zer egin beharko litzateke tankera honetako auzietan?  (osorik irakurri)



2007/08/03

Nafarroako sozialistek NaBairekin eta NEBekin gobernatzea erabaki zuten, baina PSOEk, Madrilen, UPN gobernatzen uztera behartu ditu.

Zer irizten diozu?

   (osorik irakurri)




2007/07/09
Emakume talde batek San Ferminetan eurentzako propio antolatutako entzierroa eskatu du, zezenen ordez behiak izango dituena.

Honelako entzierroek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzen dutela deritzozu? Emakumeek ohiko entzierroetan parte hartzeko gizonek baino gaitasun gutxiago dutela deritzozu? Edota animaliek sufritu egiten dutela eta mota honetako ekimenak ez liratekeela bultzatu behar uste duzu? Konta iezaguzu.  (osorik irakurri)



 
Zuk esango duzu
Gaurkotasuneko gaiak proposatuko ditugu, zure iritzia jasotzeko. Zuk esango duzu esan beharrekoa.

ARAUAK

Ganora pixka bat eskatzen dizuegu. Munduko "troll" guztiak: Hau ez da zuentzako leku aproposa.

Ez da irainik onartuko. Ezta Legearen kontrako komentariorik ere.

Arauak betetzen ez dituzten iritziak ezabatu egingo dira, bestelako azalpenik gabe. Hau da azalpena.

Hemen idatzitako iritziek ez dute zertan bat egin EiTBren ikuspuntu editorialarekin. Egileen hitzak dira; eurei dagokie erantzukizuna eta eurenak dira erabat.

Azken erantzunak
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Depositoa betetzera joan ez den bat - 2008-06-10 21:55:30
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - alberto - 2008-06-10 14:07:45
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - ixabel - 2008-06-10 13:18:59
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? - Miren - 2008-06-10 11:34:51
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada - nonor - 2008-05-30 10:35:12
Atalak
Albisteak (27)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
ETAk su-eten iraunkorra hautsi du (9)
Kontsultaren bi galderak ezagunak dira jada (9)
Ezker abertzaleak alderdi berri baten izena eman du Barne Ministerioan (7)
Greba irakaskuntzan: Zer egingo duzu seme-alabekin? (7)
Aldaketak eitb24.com-en (6)
Istripu larria Araban (6)
Gaizkileak ikastolen ondorio dira (5)
Madrilek inposatutako Gobernua (5)
Emakumeentzako entzierroak berdintasuna bultzatzen duela deritzozu? (4)
Garraiolarien greba: Histeria gehiegi? (4)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk

Esteka Interesgarriak

Blog hau sindikatu