Inprimatu Inprimatu    English    Castellano    Francais   
Zortziak Bat
Euskaldunak Munduan Zehar
2008/07/02
Kaixo irakurleak!
Ni Leire Agirre naiz eta Haur Hezkuntzako irakasle ikasketak egiten ari naiz Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Bigarren mailan, aukera askeko kredituen ikasgaien zerrenda aurkeztu zigutenean, Euskaldunak Munduan zehar izeneko ikasgai bat zegoela ohartu nintzen. Izenburua oso deigarria iruditu zitzaidan eta bertan landuko genituen puntuak irakurtzen hasi nintzenean, dudarik gabe, bertan izen ematea erabaki nuen.


Aukera paregabea egin nuelakoan nago, uste baino interesgarriagoa egin baitzait ikasgai hau: alde batetik, jende ezezagunekin hartu emanak izan ditugulako - gelakide guztiok ez ginen ezagutzen eta hori gutxi balitz, ikasgaian hitz egindako eta hausnartutako galdera eta gogoeta asko Argentina eta Uruguayko euskaldunekin partekatzeko aukera paregabea izan dugu- ; eta bestetik, euskal diaspora eta Euskal Herritik at dauden jendearen euskal sentimenduak, euskal tradizioarekiko mirespena…ezagutu ahal izan dugulako. Hori gutxi balitz, gauzak guk uste baino haratago joan dira, ikasgaian zehar, “ bigarren Euskal Herrian ” bizi diren jendearekin izandako hartu-emanak hara joateko gogoa pizteaz gain, hemen duguna baloratzera hausnartzera bideratu digula uste dut. Hori guztiaz gain, Eitb-ko egoitzara gonbidatu izanak izugarri poztu ninduen eta blog bat osatzeak berriz, ikasitakoa praktikan jartzeko oso baliagarria dela iruditzen zait. Oso gustura nago ikasitako guztiarekin eta baita izandako esperientziekin ere. Hori guztia dela eta, euskal diasporen inguruan informazio gehiago izan dezazuen animatuko nizueke, horretarako, biderik egokiena teknologia berrien erabilpena da. Teknologiaren bidez, beraz, Euskal Herritik at dauden euskaldunekin kontaktuan jarri eta lagun berriak eginez, gure kultura eta hizkuntza sustatzeko ahalegintxo bat egitera animatu nahi zaituztet!!!

Leire Agirre



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Monika Madinabeitia
Gaur egun Mondragon Unibertsitatean irakasle. Frank Bergon euskal-amerikar idazleari buruzko tesia 2006an aurkeztu nuen. Euskaldunak Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo interesatzen zaizkit.
Azken erantzunak
Solasean - aa - 2008-07-14 12:54:54
Solasean - donostizale - 2008-07-14 12:51:44
Solasean - donostizale - 2008-07-14 12:48:21
Solasean - barralon - 2008-07-14 12:44:18
Solasean - nineu - 2008-07-14 12:42:25
Atalak
Afrika (1)
Amerika (1)
Asia (0)
Berriak (5)
Europa (0)
Historia (0)
Kultura (0)
Nortasuna (0)
Ozeania (0)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Solasean (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu