![]() |

Europako populazioen mapa bat sortu dute Kalifornia Unibertsitateko populazio-genetikari batzuek Europako 1387 biztanleren genoma hartuta, eta genoma horien zati txiki batzuk alderatuta (nukleotido bakarreko polimorfismo deritzen desberdintasunetan oinarritu dira konparazioak egiteko). Europako mapa geografikoarekin nahiko antz handia duela ikus daiteke, bata eta bestea gainjarriz gero.
Elkarteak Interneten dabiltzan zurrumurruen inguruko lehen ikerketa garatu du. Datuek 2.283 inkesta dituzte oinarri, 18 eta 49 urte bitarteko erabiltzaileei eginak.
Sonyk PSP berriaren merkaturatzea (urte amaierako) erosketa epearen hasierarekin batera egingo du eta, horrela, 2009ko martxoan ekitaldi ekonomikoa amaitu baino lehen, bideojokoen ataleko etekina bultzatzeko asmoa du.

Abiadura handiko kamera batek agerian utzi du eulia aireratzeko prozesua ez dela erreflexu-kontua bakarrik. Arrisku batetik ihes egiteko, lehendabizi, euliak kalkulatzen du nondik datorren arriskua eta, gero, denbora hartzen du gorputzaren jarrera antolatzeko. Hankak mugituta, gorputzaren masa-zentroa egokitzen du arriskuaren aurkako norabiderantz hegan egiteko.
Googlek Interneten hedatzen jarraitzen du (gehiago posible ote?). Gaur bertan, AEBetako ordutegian, doako nabigatzaile bat kaleratuko du, Microsofti aurre egiteko, Explorer nabigatzailea nagusi baita merkatuan.
Nabigatzaileak Chrome izango du izena eta, hasieran, beta bertsioan baino ez da izango eskuragarri, 100 herrialdetan inguru, Googleko enpresaburuek beraiek blog ofizialean iragarri dutenez.

Urpekariek azalera azkarregi ateraz gero izan ohi duten arazo bera eragiten dute aerosorgailuek saguzarretan: biriketako barotraumatismoa. Presioa azkarregi jaisten da, eta, horren ondorioz, biriketan izan ohi duten airea hedatu egiten da, eta biriketako albeoloek eztanda egiten dute. Albeoloak lehertzean sortzen den odoljarioak akabatzen ditu, bai urpekariak, bai saguzarrak.
Giza-gortasuna sendatzeko lehen pausua eman dute Estatu Batuetako zientifikoek, laborategiko arratoiekin egindako esperimentu batekin.
John Brigandek zuzentzen duen Oregoneko Unibertsitateko talde batek barne-belarriko iletxoak aktibatzea lortu du. Horiek soinu-bibrazioak hartzen dituzte, Nature aldizkariak jakinarazi duenez.

Enbrioiak baino iturri hoberik ez dago zelula amak lortzeko, baina, enbrioiak erabiltzeak sortzen duen eztabaida etikoa dela eta, zientzialari asko ordezko iturriak ari dira bilatzen. Bide horretan, Japoniako ikertzaile batzuek azkenaginakproposatu dituzte iturritzat Zientzia eta Teknologia Industrial Aurreratuaren Institutu Nazionalean. Hain zuzen ere, ikertzaileek zelula ama mota bat erauzi dute azkenaginetatik, eta birprogramatzea lortu dute, enbrioiko zelula amen antzekoak bilakatu arte.

CERN erakundeak data jarri du, eta aditzera eman du irailaren 10ean jarriko duela martxan munduko azeleragailurik handiena. Hilabete eskas barru, beraz, bi protoi-sorta higiaraziko dituzte lehenengo aldiz LHC azeleragailuaren 27 km-ko tunelean barrena. Orduan, oinarrizko fisika berri baten ataria zeharkatuko omen dugu.
Espainiar Estatuan oraindik indarrik ez daukaten arren, hainbat herrialdetan liburu digitalek arrakasta handia lortu dute.
Formatu berriak idazlearentzako abantaila handia suposatzen du, izan ere, Javier Celaya editoreak esan duenez, euskarri berriarekin salmenten etekinen %80 jasoko luke.
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





