Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/09/11

Euskaltube.com guneak bere lehenengo urtebetetzean oparia egin nahi izan die erabiltzaileei. 2007ko irailaren 3an sortu zen bideoak partekatzeko euskara hutsezko lehenengo web gunea eta, urteurrena ospatzeko, itxura goitik behera eraberritu dute arduradunek, logotipoa ez ezik baita gunearen diseinu osoa ere.

Gainera, sistema eguneratzearekin batera aukera berriak ere ahalbidetu dituzte: bideoak aukeratu ondoren bata bestearen atzetik jarraian ikusi ahal izateko zerrenda, fitxategiak deskargatzeko lotura eta audioa sareratzeko txokoa kasu.

Haritz Rodriguez administratzailearen esanetan, “salto kualitatiboa eman du Euskaltube.com guneak uda honetan. Izan ere, orain arteko diseinua nahiko oinarrizkoa bazen, orain, diseinugile eta teknikari profesionalen laguntzari esker, askoz ere aurkezpen fresko, irisgarri eta dinamikoago du".

 

Itxuraz gain, beste aldaketa batzuk ere badakartza Euskaltube berriak, ordea. Orain arte bideoak sareratzeko aukera eskaini badu soilik, aurrerantzean erabiltzaileek beren audioak ere gorde ahal izango dituzte webgunean.

Bideoei dagokienean ere badira berrikuntzak. Adibide baterako, Euskaltube.com gunearem lehenengo bertsioak ikusentzunezko fitxategi mota mugatua onartzen zuen. Orain, aukerak zabaldu dituzte eta orotariko bideo fitxategiak sareratu daitezke: mpg, mpeg, avi, divx, mp4, flv, wmv, rm, mov, moov, asf, swf, vob, baita sakelako telefonoek darabilten 3gp motako fitxategiak ere.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu