![]() |
2008/09/02
Googlek Interneten hedatzen jarraitzen du (gehiago posible ote?). Gaur bertan, AEBetako ordutegian, doako nabigatzaile bat kaleratuko du, Microsofti aurre egiteko, Explorer nabigatzailea nagusi baita merkatuan.
Nabigatzaileak Chrome izango du izena eta, hasieran, beta bertsioan baino ez da izango eskuragarri, 100 herrialdetan inguru, Googleko enpresaburuek beraiek blog ofizialean iragarri dutenez.
Googlek berak komiki baten bidez azaldu ditu nabigatzaile berriaren zehetasunak.
Adibidez, Chromek izango duen berritasunetako bat egonkortasunarekin dago lotuta. Izan ere, konpainiatik azaldu dutenez, hainbat webgune zabalik baditugu, eta horietako bat blokeatzen bada, ez da nabigatzaile osoa blokeatuko.
Gainera, programa kode irekikoa izango da, eta edozeinek aplikazioak egiteko aukera izango du, Googleren beste hainbat produkturekin gertatu bezala.
Mac ordenagailuetarako eta Linux sistema-eragilearentzako bertsioak ere kaleratuko dituzte.
Kolpea Microsofti
Hedabide ekonomikoen ustez, Microsoften lurretan barrena egiteko mugimendua egin du Googlek, Bill Gatesen konpainia Windows sistema-eragileari eta Explorer nabigatzaileari esker egin baita erraldoi.
Gaur egun, Microsoftek nabigatzaileen merkatuko %72 dauka. Ondoren Mozilla dago Firefox sistemarekin (%20) eta hirugarren Apple bere Safarirekin (%6,4).
EGUNERAKETA 2008/09/03: Chromeren beta bertsioa jada dago eskuragarri (link).
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05

Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)

Atalak
Bilaketa
Artxiboak
Azaroa 2008 (1)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu