![]() |
Giza-gortasuna sendatzeko lehen pausua eman dute Estatu Batuetako zientifikoek, laborategiko arratoiekin egindako esperimentu batekin.
John Brigandek zuzentzen duen Oregoneko Unibertsitateko talde batek barne-belarriko iletxoak aktibatzea lortu du. Horiek soinu-bibrazioak hartzen dituzte, Nature aldizkariak jakinarazi duenez.
Kokleako ileetako zelulek soinua seinale elektrikotan bihurtzen dituzte entzumen normala duten pertsonek. Seinale elektriko horiek burmuinera bidaltzen dira, baina zelulek kalteak jasaten dituzte askotan, askotan adina dela eta, eta ez dira modu naturalean birsortzen.
Halere, arratoietan egindako esperimentutan, AEBetako zientzialariek arazo hori konpontzea lortu dute, ingenieritza genetikoari esker.
Oregoneko taldeak Atoh 1 deritzon gene bat sartu zion arratoi-amaren umetokian zegoenean. Gene horrek kokleako iletxoen zelulen garatzea ahalbidetzen du.
Zentzumenik ez zuten zelulak, bibrazioak jasotzeko ahalmena dutenetan bihurtu dituzte horrela.
Nerbio zuntzek kokleako iletxoekin bat egiten dutela frogatu dute, eta soinu jasotzean modu normalean erantzuten dute.
Andy Forge belarriko zelulen biologiako irakaslearen arabera, lan asko gelditzen da egiteko, baina AEBetako zientzialariek egindako esperimentuek jaiotzetiko gortasunaren aurka egiteko balio dezakete.
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





