Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/08/25

Espainiar Estatuan oraindik indarrik ez daukaten arren, hainbat herrialdetan liburu digitalek arrakasta handia lortu dute.

Formatu berriak idazlearentzako abantaila handia suposatzen du, izan ere, Javier Celaya editoreak esan duenez, euskarri berriarekin salmenten etekinen %80 jasoko luke.

“Gainera, teknologia berriekin editorialek paperezko salmenta hobeak izango lituzkete” azaldu du Celayak, Dosdoce.com atariko bazkideak.

Harper Collinsek esaterako, salmentak %30 igotzea lortu du “erabiltzaileei liburua merkaturatu aurretik 30 egunetan sarean debalde irakurtzeko aukera eskaini ondoren”.

Estrategia berri honi, Internet bidez idazleen giza-sare bat sortu eta euskarri ezberdinetan liburuak saltzeko aukera gehitzen zaio, hots, normala, patrikakoa eta digitala.

Celayak eman duen beste datu adierazgarri bat da Hachettek 2007an saldu zituen liburuen %6 elektronikoak izan zirela.

Amazonek, bestalde, urte bakar batean milioi bat Kindle saldu ditu. Kindleak eskuko gailu batzuk dira, eta bertan liburuak pilatu eta irakurri daitezke. Oraindik ez dago Europan salgai, baina webaren bidez eros daiteke.

E-book hau erabiltzeko, Applek Ipodarekin lehenago egiten zuen bezala, gune zehatz batetik jaitsi beharko dira edukiak.

Espainian, oraindik orain, merkatu berri hau ikertzen ari dira, baina Celayak esan duenez, “editorial espainiarrak ez dira batere berritzaileak”.

Idazleak eskubideak galdu eta pirateria delituen inguruan dagoen beldurrari dagokionez, Celayak azaldu duenez, euskarri digital honek “lanak babesteko beste teknologia badauka”.








Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu