Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/08/12
Vigoko eta Extremadurako Unibertsitateetako ikertzaileek eta Galiziako Superkonputazioko Zentroko (CESGA) teknikariek mundu mailako marka bat hautsi dute, Finis Terrae superordenagailuaren bidez 150 milioi ezezaguneko buruketa elektromagnetiko bat ebatzita.

Lorpen horrekin, unibertsitateen arteko taldeak mundu mailako aurreko marka hautsi du. Turkiar talde batek zuen marka hori, 85 milioi ezezagunekin, baina Galiziakoen eta Extremadurakoen taldeak erronkarekin aurrera jarraitzen du, datorren neguan 250 milioira helduko direlakoan baitadue, CEGSAk informatu duenez.

Erabilitako aplikazioa HEMCUVE++ izan da. Talde ikertzailearen etengabeko garapeneko prozesu baten emaitza da, eta Navantiak finantzatutako proiektu baten barnean dago.

Galiziar zentroak komunikatu batean azaldu duenez, simulazio horri ekiteko superordenagailuak dituen 142 nodoen artean 64 bakarrik erabili dituzte. 1.024 prozesu nukleoren eta 5,4 Terabyte RAM memoriaren baliokide da hori.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu