![]() |

Urpekariek azalera azkarregi ateraz gero izan ohi duten arazo bera eragiten dute aerosorgailuek saguzarretan: biriketako barotraumatismoa. Presioa azkarregi jaisten da, eta, horren ondorioz, biriketan izan ohi duten airea hedatu egiten da, eta biriketako albeoloek eztanda egiten dute. Albeoloak lehertzean sortzen den odoljarioak akabatzen ditu, bai urpekariak, bai saguzarrak.
Giza-gortasuna sendatzeko lehen pausua eman dute Estatu Batuetako zientifikoek, laborategiko arratoiekin egindako esperimentu batekin.
John Brigandek zuzentzen duen Oregoneko Unibertsitateko talde batek barne-belarriko iletxoak aktibatzea lortu du. Horiek soinu-bibrazioak hartzen dituzte, Nature aldizkariak jakinarazi duenez.

Enbrioiak baino iturri hoberik ez dago zelula amak lortzeko, baina, enbrioiak erabiltzeak sortzen duen eztabaida etikoa dela eta, zientzialari asko ordezko iturriak ari dira bilatzen. Bide horretan, Japoniako ikertzaile batzuek azkenaginakproposatu dituzte iturritzat Zientzia eta Teknologia Industrial Aurreratuaren Institutu Nazionalean. Hain zuzen ere, ikertzaileek zelula ama mota bat erauzi dute azkenaginetatik, eta birprogramatzea lortu dute, enbrioiko zelula amen antzekoak bilakatu arte.

CERN erakundeak data jarri du, eta aditzera eman du irailaren 10ean jarriko duela martxan munduko azeleragailurik handiena. Hilabete eskas barru, beraz, bi protoi-sorta higiaraziko dituzte lehenengo aldiz LHC azeleragailuaren 27 km-ko tunelean barrena. Orduan, oinarrizko fisika berri baten ataria zeharkatuko omen dugu.
Espainiar Estatuan oraindik indarrik ez daukaten arren, hainbat herrialdetan liburu digitalek arrakasta handia lortu dute.
Formatu berriak idazlearentzako abantaila handia suposatzen du, izan ere, Javier Celaya editoreak esan duenez, euskarri berriarekin salmenten etekinen %80 jasoko luke.
Diziplina anitzeko talde batek garatutako robota mugitzeko eta oztopoak ekiditeko gai da garun horrek ematen dizkion aginduen bidez, gizakien eta ordenagailuen laguntzarik gabe, unibertsitate horrek komunikatu batean iragarri duenez.
Lorpen horrekin, unibertsitateen arteko taldeak mundu mailako aurreko marka hautsi du. Turkiar talde batek zuen marka hori, 85 milioi ezezagunekin, baina Galiziakoen eta Extremadurakoen taldeak erronkarekin aurrera jarraitzen du, datorren neguan 250 milioira helduko direlakoan baitadue, CEGSAk informatu duenez.
GAIA Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkarteak, Deustuko Unibertsitateak eta Bizgorre enpresak bat egin dute, esku-azpiak irakurriz ateak irekitzen dituen sistema bat garatzeko. Minusbaliatuei zuzenduta dago eta 2010ean merkaturatuko dute.
'Biogiltz-Giltza Biometrikoa' deritzon proiektuak irrati-frekuentzia sistema baten bidez ezagutzen du erabiltzailea. Eskua sentsore biometriko batean jarriz egiaztatzen du bere nortasuna, ireki nahi duen atean bertan kokatuko litzateke eta erabiltzailearen esku-azpietako zainen irudia atzemango luke. Miaketa positiboa bada, atea irekitzen da.
Thailandiako gazte batek, Grand Theft Auto IV bideo-jokoa erosi ahal izateko taxi-gidari bati lapurtu eta hil egin zuela aitortu du, krimena egiteko asmoa jokoak piztu ziola gaineratuta, Poliziak azaldu duenez. Hori dela eta, bideo-jokoa herrialde horretako merkatutik kendu dute.
Gaztea ikaslea da eta 18 urte ditu, baina ez dute nor den jakinarazi. Igandean atxilotu zuten Thailandiako hiriburuan, ibilgailuan 50 urteko taxi-gidari baten gorpua zeramala jakin ondoren. Antza, hamarna sastada eman zizkion.
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





