Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/07/15

Apple teknologia konpainia erraldoiak hiru egun baino ez ditu behar izan marka hausteko: konpainiak jakitera eman duenez, iPhone 3G gailuaren (telefono mugikorra, iPoda eta GPSa bateratzen dituena) milioi bat ale baino gehiago saldu ditu ostiraletik eta aurreikuspenik onenak ere gainditu dituzte.

Sakelako telefonoaren azken bertsioa ostiralean jarri zuten salgai 21 herrialdetan, Espainiako Estatua horien artean (Frantziakoan ostegun honetan, hilak 17 jarriko dute salgai), eta ikusmina egundokoa izan da. Salmenta puntuen kanpoaldean ilara luzeak ikusi ahal izan dira zenbait kasutan.


"iPhone 3Gk lehen asteburu bikaina izan du", esan du Steve Jobs, Appleko kontseilari delegatuak ohar baten bitartez. "74 egun behar izan genituen lehen iPhonearen milioi bat ale saltzeko, beraz, badirudi 3G bertsioak sekulako hasiera izango duela", gaineratu du

Telefono ezagunaren lehen eredua 2007ko ekainean jarri zuten salgai AEBetan. Denbora gutxian urteko asmakizunik onena izendatu zuten.

Nahiko garestia zen arren –600 dolar inguru AEBetan, memoria tamainaren arabera–, lehendabiziko bi egunetan 250.000 ale saldu zituzten eta milioira iritsi ziren irailean. Halere, telefonoa beste bost herrialdetan baino ez zuten merkaturatu.

Orain, iPhone berria 21 herrialdetan eros daiteke eta prezioa askoz eskuragarria da telefono-operadoreen eskaintzei esker.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu