Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/07/11

3001pc enpresak Euskadiko ordenagailurik zaharrena aurkitzeko lehiaketa antolatu du. Trasteleku, ganbara eta etxeko bazter guztietan bilatzeko ordua da, ordenagailurik zaharrena aurkeztu eta saria irabazi ahal izateko: eskuko ordenagailu bat.

Nahi beste ordenagailu aurkez ditzake partehartzaileak, baldintza garrantzitsu bat bakarrik bete beharko du: behar den bezala ibili behar da. Ordenagailu motari dagokionez, ez dago mugarik, PCak, Spectrumak, eskuko ordenagailuak… aurkez daitezke.


Zorionez, irabazten ez dutenek beste aukera bat izango dute, partaide guztientzat bigarren ordenagailu bat zozkatuko baitute.

Aurkeztutako bi ordenagailu urte berekoak badira, ezaugarri teknikoek baldintzatuko dute irabazlea. Partaideak Araban, Gipuzkoan edo Bizkaian bizi behar dira eta ordenagailuak uztailaren 31 baino lehenago aurkeztu behar dira.

Aurkeztutakoen artean, ordenagailu zaharrak aurkeztu dituzte benetan, Sinclair ZX81 horren adibide, Spectrum ordenagailua baino zaharragoa. ZX81 horren ezaugarrien artean: kolore eza, soinu eza eta 8kbeko RAM memoria.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu