Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/07/03

Elhuyar Fundazioaren eskutik


New York Unibertsitateko fisikari batzuek esperimentu erraz baten bidez azaldu nahi izan dute zergatik aldentzen diren Lurreko kontinenteak eta berriz elkartzen diren ehunka milioi urtean behin.

Lurrean lurrazalaren lodiera aldakorrak azpiko mantuaren konbekzio-korrontean duen eragina simulatu zuten. Hiru litroko tanga bat urez eta glizerinaz bete zuten, eta azpian xafla bero bat jarrita berotu zuten likidoa. Ura berotutakoan eta konbekzio-korrontea eratutakoan, hiru bat milimetroko diametroa zuten bolatxoz hondoaren azalera erdia bete zuten.

Beroak sortutako konbekzio-korrontearen eraginez, bolatxoak tangaren alde batean pilatu ziren. Hala, bolatxoek bidea oztopatu zioten xaflak igortzen zuen beroari, eta bolatxorik ez zuen aldea pasatu zen likidoa berotzeko indar handien zuen aldea izatera; eta korronteak bira ematea eragin zuen horrek. Orduan, bolatxoei bultzada gainetik iristen hasi zitzaien, eta mugitzen hasi ziren, ontziaren beste muturreraino iritsi arte. Orduan, berriz hasi zen prozesua.

Lurrean antzeko zerbait gertatzen dela esan dute fisikariek; Lurrean kontinenteen azpiko lurrazala askoz lodiagoa dela ozeanoen azpian dagoena baino. Hala, kontinenteek esperimentuko bolatxoek duten eragin bera izango lukete, eta Lurraren mantuak igortzen duen beroa oztopatuko lukete. Horren eraginez, beraz, aldian-aldian mantuko korronteek noranzkoa aldatuko lukete, eta horrek kontinenteak batetik bestera mugitzea eragingo luke.

Irudia: Cornell Unibertsitatea

www.zientzia.net




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu