Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/07/24

Lucy Software enpresa alemanak sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin gaztelera-euskara itzultzaile bat 15 hilabetetan garatzeko proiektuaren akordioa.

Donostian eskaini duen prentsaurrekoan Patxi Baztarrikak azaldu du kontratu honek 395.000 euroko aurrekontua izango duela.

   (osorik irakurri)




2008/07/23
Segundoko 10.000 megako banda-zabalera jarriko dute Euskal Encounterren 16. bilerarako. Informatikarien jaia uztailaren 24 eta 27 egunen artean izango da eta, bertan, horrelako ekitaldietan izaten den munduko abiadurarik handiena izango dute, antolakuntzak adierazi duenez.

Gainera, Encounterra BECen dagoen 35.000 metro koadroko pabilioi batean egingo dute eta 120 metro sare-kable, 60 metro kable elektriko eta 10 metro zuntz optiko izango ditu. Halaber, 4.000 ordenagailu egongo dira sarean. Bakoitzak 1.000 megako konexioa izango du ,eta 10.000 mega elkarrekiko loturetan.

   (osorik irakurri)




2008/07/22

Pentoville Roadeko 156. zenbakian egongo da Londreseko lehen diskoteka ekologikoa. Diskotekak 'Surya Ecological Club' izena edukiko du, eta energia berriztagarriak erabiltzeaz gain, publikoak dantzatzean sortzen duen energiarekin elektrizitatea sortuko du.

   (osorik irakurri)




2008/07/17

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Bi tindagai organikoren nahaste batek hamar aldiz handitzen du eguzki-panelen eraginkortasuna, Eguzkiaren izpiak panelean kontzentratzen baititu. Ideia zaharra da, gutxienez duela 30 urtekoa. Tindagai organikoz egindako plaka koloredun batek xurgatzen ditu argi-izpiak, eta eguzki-panelaren zeluletarantz igortzen ditu. Baina orain arte probatutakoek energia asko galtzen dute bidean, tindagaien plakaren barruan izpi gehienak birxurgatzen direlako, eta berriz ere igorri. Hala, zeluletara oso energia gutxi iristen da.

   (osorik irakurri)




2008/07/17

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Ehun eta hemezortzi elementu ditu taula periodikoak; bada, elementu horiei buruzko bideo bana jarri dute Interneten, bideoak ezagutzera emateko You Tube famatuan. Britainia Handiko Nottingham Unibertsitateko talde batek prestatu eta grabatu ditu.

   (osorik irakurri)




2008/07/17
Noizbait NASArekin lan egitea pentsatu baduzu, orain izan dezakezu aukera: estatubatuar agentziak, munduko aurreratuenak teknologia aeroespazial arloan, txiza emaileak behar ditu.

Langileei bidali dieten posta elektroniko baten arabera, NASAk txiza berehala behar du, komun-ontzi espazial baten diseinua egiteko. Komuna Orion programaren baitan egingo dute, 2020 urtean Ilargira tripulazioa bidaltzeko helburuz. Agentziak langileei eskatu die laguntza, baina NASAko egoitzara (Houston, Texas) gerturatzen diren bisitarien ekarpenak ere izango dira ongietorriak.

   (osorik irakurri)




2008/07/16
Brooklyn auzoko (New York, AEB) gizon bati 30 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, America Online (AOL) enpresako 1,2 milioi bezerori baino gehiagori spama (zabor-posta) bidali eta mezuen iturria ez aipatzeagatik.

Hartzailearen baimenik gabe mezuak igortzeko konjurazio batean parte hartzea egotzi diote, hain zuzen ere.

Kasua 2005ean hasi zen. Urte hartan, akusatuak eta lagun batek igarri zuten nola saihestu AOLek spamaren aurka erabiltzen duen sistema.

Fiskaltzaren arabera, pertsona batek produktu baten publizitatea egitea eskaini zien, mozkinen %50en truke.

2005eko abuztuaren 17tik 25era, 1,2 milioi mezu bidali zituzten. Delitu horrengatik, espetxe zigorra ez ezik, AOL enpresari 183.304 dolar ordaintzea ere ezarri ziete.

Akusatuak erruduna dela aitortu zuen 2007an. Bere kolaboratzaileak ere egin zuen, eta 27 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten.
 (osorik irakurri)



2008/07/15

Apple teknologia konpainia erraldoiak hiru egun baino ez ditu behar izan marka hausteko: konpainiak jakitera eman duenez, iPhone 3G gailuaren (telefono mugikorra, iPoda eta GPSa bateratzen dituena) milioi bat ale baino gehiago saldu ditu ostiraletik eta aurreikuspenik onenak ere gainditu dituzte.

Sakelako telefonoaren azken bertsioa ostiralean jarri zuten salgai 21 herrialdetan, Espainiako Estatua horien artean (Frantziakoan ostegun honetan, hilak 17 jarriko dute salgai), eta ikusmina egundokoa izan da. Salmenta puntuen kanpoaldean ilara luzeak ikusi ahal izan dira zenbait kasutan.

   (osorik irakurri)




2008/07/11

3001pc enpresak Euskadiko ordenagailurik zaharrena aurkitzeko lehiaketa antolatu du. Trasteleku, ganbara eta etxeko bazter guztietan bilatzeko ordua da, ordenagailurik zaharrena aurkeztu eta saria irabazi ahal izateko: eskuko ordenagailu bat.

Nahi beste ordenagailu aurkez ditzake partehartzaileak, baldintza garrantzitsu bat bakarrik bete beharko du: behar den bezala ibili behar da. Ordenagailu motari dagokionez, ez dago mugarik, PCak, Spectrumak, eskuko ordenagailuak… aurkez daitezke.

   (osorik irakurri)




2008/07/09

Telefonicak Espainiako Estatu osoan modu esklusiboan salduko du Applen telefono berria.

iPhone 3G berria Telefonicak Espainia osoan dituen 1.000 denda baino gehiagotan salduko dute prezio lehiakorrarekin.

   (osorik irakurri)




2008/07/08

'On Line' deskargetako Guiness errekorra lortu ondoren, Firefoxi ikasle berria sortu zaio.

Mozilla Fundazioak, 'software askea" sortu duen irabazi-asmorik gabeko enpresak, Fennec nabigatzailea beregain hartu du telefono mugikorren arlora hedatzeko asmoz.

   (osorik irakurri)




2008/07/07

Mp3ak ezin dira uretan sartu berez daukaten ahultasunagatik eta makalduragatik, metroz edo autobusez bidaiatzean oso erabilgarriak diren arren.

Gauzak aldatu dira, ordea, Iriver enpresak eta Speedo uretako kiroletarako fabrikatzaileak garatu berri duten Gb1eko disko gogordun mp3 murgilgarriarekin eta flotagarriarekin. Hemendik aurrera, posible izango da musika entzutea igeri eta itsaspekaritza egiterakoan.

   (osorik irakurri)




2008/07/04

Merodeando deritzon blogaren sortzaileak 9.000 euro ordaindu beharko dizkio SGAE-ri, bitakoran agertu diren iruzkinak iraingarriak direla uste baitu Madrileko epaitegi batek. Gainera, irangarriak omen diren edukiak kendu beharko ditu.

Egile eta Editoreen Elkarte Nagusiak (SGAE) Julio Alonso salatu zuen bere blogean agertu ziren iruzkin batzuk direla eta. Dirudienez, elkartearen ohorerako eta duintasunerako eskubidearen aurka egiten zuten eta epaitegiak bere alde egin du.

 

   (osorik irakurri)




2008/07/03

Elhuyar Fundazioaren eskutik


New York Unibertsitateko fisikari batzuek esperimentu erraz baten bidez azaldu nahi izan dute zergatik aldentzen diren Lurreko kontinenteak eta berriz elkartzen diren ehunka milioi urtean behin.

   (osorik irakurri)




2008/07/01

Sevillako Unibertsitateak Lehen Zikloa matrikula egiten duten ikasle berri guztiei eskuko ordenagailu bat emango die hurrengo ikasturtetik aurrera.

Ordenagailua eskatzeko baldintzak karrera ikasten hasteko matrikula ordainduta izatea eta 100 euroko fidantza ordaintzea izango dira.

   (osorik irakurri)




 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (365)
Gadget (25)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu