![]() |
Larrabetzu.org sareko erabiltzaileek AEBetan eta Europan ibilbide luzea duen ekimena ekarri dute Euskal Herrira. Larunbat honetan (ekainak 7), Larrabetzuko gaztetxean, lehen BarCamp euskalduna egingo dute.
Basquecamp jarri diote izena.
Eta zer da BarCamp bat? Topagune informala, ekitaldi ireki eta parte-hartzailea... Partaideek beraiek antolatutako bilera edo topaketa teknologikoa."Euskaraz ari garenak" batzea dute helburu.
Topaketa informala eta parte-hartzailea izanik, egitaraua ez dute guztiz itxita. Ekitaldiko webgunea wikia da eta, beraz, edozeinek har dezake parte proposamenak eginez. Parte-hartzean datza Basquecamp, hain zuzen ere.
Dena dela, gidoia bezalakoa ere prestatu dute. Oraingoz aurreikusitakoaren arabera, hainbat hedabidek hitzaldia emango dute, besteak beste eitb24.com-ek, goiena.net-ek, hitza.info-k eta gaur8.info-k.
Hurrengo egunean, gainera, Gose taldeak kontzertua eskainiko du gaztetxean. Sorpresa ugari ere egongo direla agindu dute antolatzaileek.
Informazio gehiago eta egitaraua barcamp.org/basquecamp webgunean.
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





