Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/06/30

Microsoftek ez du Windows XPa gehiago salduko astelehen honetatik aurrera, hilak 30. Neurriak ordenagailuak sortzen dituzten fabrikatzaileengan izango du eragina, nahiz eta erabiltzaileek esan ez dutela nahi erabili ondorengo sistema, Vista.

Dell edota Hewlett-Packard bezalako fabrikatzaileek XParekin dituzten ordenagailuak saltzen dituzten momentutik aurrera, aurreko sistema gabe bizitzen ez dakiten erabiltzaileek Vista Ultimate edo Vista Business sistemak erosi behar izango dituzte eta gero XP sistemara "legalki" bihurtu. Microsoftek denda txikiei bai utziko die XPa erosten, datorren urtarrilera arte saldu dezaten.

   (osorik irakurri)




2008/06/29

Plasma eta LCD telebistak merkatuan inposatu dira, eta gero eta etxe gehiagotan ikusi daitezke, mundu osoan.

OLED (Organic Lift Emitting Diode) telebistak merkatuan gailenduko dira etorkizunean, abantaila andana eskainiko baitituzte, gaur egungo modeloekin alderatu.

 

   (osorik irakurri)




2008/06/26

Elhuyar Fundazioaren eskutik

Badirudi astronomoek ezin dutela bakean utzi Pluton... orain dela bi urte eskas, planeten kategoriatik atera, eta planeta nano izendatu zuen Astronomoen Nazioarteko Batasunak. Eta, orain, kategoria berri bat sortu du planeta nanoen barruan: plutoideak.

Esan dutenez, plutoideak Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzan gorputzak dira, Neptuno baino orbita handiagoan, itxura biribilari eusteko nahikoa masa (eta grabitate-indar) dutenak, eta haien orbitan bertan beste gorputz batzuk dituztenak. Hau da, Plutonen antzeko ezaugarriak dituzten gorputzak dira plutoideak.

   (osorik irakurri)




2008/06/25

Hamarkada luzez munduko gizonik aberatsena lez ezaguna izan den gizonak 1976. urtean sortu zuen enpresako erantzukizun lanak utziko ditu ostiraletik aurrera.

Bill Gatesek ez du presidentetza utziko baina bai enpresan duen erantzukizuna. Hala ere, Bill Gatesek Microsfteko langile izaten jarraituko du ostiralean azken lan-eguna izango duen arren.

   (osorik irakurri)




2008/06/24

Proposamen berria onartu ezkero, internautek eurek nahi dituzten domeinuak sortu ahalko dituzte 2009. urtetik aurrera.

Hala, dagoeneko mitikoak diren ".com", ",net" edo. ".org" domeinuak historiako kontu zahar izango dira eta ".amodio" edo ".gorroto" izango dira zibernautek erabiliko dituzten domeinu berriak.

   (osorik irakurri)




2008/06/19

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Antartikako bi uharte lotzen dituen izotz-plaka baten zati handi bat puskatu da maiatzean; lehenengo aldia da zientzialariek horrelako fenomeno bat neguan ikusten dutena.

   (osorik irakurri)




2008/06/19

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batek polemika sortu du. Artikulu horretan, Pennsylvaniako Unibertsitateko talde batek proposatu du zuhaitzak gai direla hostoen tenperatura zehaztasun handiz kontrolatzeko. Haien ustez, negua edo uda izan eta iparraldean edo hegoaldean egon, hostoen tenperatura 21 º C-tik ez urruntzea lortzen dute zuhaitzek.

   (osorik irakurri)




2008/06/18

Mozilla fundazioa munduko Guinness errekorrean sartu da sei milioi erabiltzailek baino gehiagok asteartean kaleratutako Firefox 3 doako nabigatzailearen azkeneko bertsioa jaitsita.

Momentuz AEBetako erabiltzaileak dira programa gehien jaitsi dutenak (heren bat). Aurrekoaren aldean, Firefox 3 bertsioak 15.000 hobekuntza dauzka.

Alemania zerrendako bigarrena da Firefox programa jaitsi duten 400.000 erabiltzaile baino gehiagorekin eta segituan Japonia, 310.000rekin. Espainia, 220.000 erabiltzaile baino gehiagorekin, zerrendako laugarren kokatu da "Download Day" egunean.

   (osorik irakurri)




2008/06/17

Mozilla software librearen aldeko fundazioak Firefox Internet nabigatzailearen bertsio berria kaleratu du (euskaraz ere), mundu mailan deskarga errekorra hausteko asmoz. Egun 175 milioi lagunek erabiltzen dute nabigatzailea, hau da, merkatuaren %20.

Bertsio berriak 15.000 hobekuntza ditu, besteak beste, seguruagoa da, webguneak azkarrago irekitzen ditu eta erabiltzaileen aukeraketei aurreratzen zaion helbide-barra adimenduna du.

   (osorik irakurri)




2008/06/14

Programa berri batek Second Life-n benetako irudiak denbora errealean atxikitzeko aukera ematen du. Sistema horrek, adibidez, telebista programa bat denbora errealean emititzeko aukera ematen du.

Gaur egun grabazioak ikusi daitezke espazio horretan sortzen diren pantailetan, baina Gasteizko EUVEk posible egin duena zera da: irudiak denbora errealean irauli daitezke. Horrela, adibidez, telebista programa bat ikusi daiteke zuzenean Second Lifen.

   (osorik irakurri)




2008/06/12

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Zuhaitzen haziak ez dira berdin barreiatzen haizeak eramanda edo txoriek janda eta gorotzarekin botata. Espainiako biologo batzuek aztertu dute zer eragin izan duten bi mekanismo horiek hainbat zuhaitz-espezieren ugaritzean, eta, atera dituzten ondorioen arabera, txoriak dira aukera onena.

   (osorik irakurri)




2008/06/10

Ekainak 7, larunbata, 18:00ak. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean ezohiko hitzordua genuen. Larrabetzu.org-ren ekimenez, Basquecamp, lehen BarCamp euskalduna, zen han egitekoa, eitb24.com-en presentziarekin.

Espero baino jende gehiago topatu genuen: 30 blogari eta euskal komunikabideetako kideak, 10 bat ordenagailu eramangarri, kable piloa eta azken egunetako euriteek utzitako putzuak lagun.

   (osorik irakurri)




2008/06/06

Larrabetzu.org sareko erabiltzaileek AEBetan eta Europan ibilbide luzea duen ekimena ekarri dute Euskal Herrira. Larunbat honetan (ekainak 7), Larrabetzuko gaztetxean, lehen BarCamp euskalduna egingo dute.

Basquecamp jarri diote izena.

   (osorik irakurri)




2008/06/05

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Biologoek urtero 17.000 espezie berri aurkitzen dituzte, gutxi gorabehera. Iazkoen artean, hamar nabarmendu ditu nazioarteko aditu-talde batek, Arizonako Unibertsitateko Espezieak Esploratzeko Nazioarteko Institutuan. Maiatzaren 23a aukeratu dute zerrenda aurkezteko. Data hori ez da zorizkoa; bizidunen sailkapenaren aita, Carl Lineo biologo suediarra, egun horretan jaio zen, 1707an. Haren omenez aurkeztu dute hamar espezie aukeratuen zerrenda.

   (osorik irakurri)




2008/06/05

Elhuyar Fundazioaren eskutik

Emakume horrek eskuetan duen 'hostoa' Japoniako Kobe hiriko Ingurumen Azokan aurkeztu zuten eguzki-zelula baten prototipoa da.

   (osorik irakurri)




2008/06/03
Facebook Interneteko sare sozial handienetako bat laster euskaraz erabiltzeko aukera izango dugu, erabiltzaileen bitartez bideratutako itzulpen prozesu bati esker. Gainera, jadanik partzialki euskaratuta ikusteko aukera dago, Sustatuk bere web gunean iragarri duenez.

   (osorik irakurri)




2008/06/02
Gaiker Zamudion (Bizkaia) kokatutako teknologia zentroak zuntz optikoa birziklatzeko teknologia garatu du, Europako beste enpresa batzuekin elkarlanean.

Proiekturako diru-laguntzak Europar Batzordeak eman ditu, eta guztira 1,8 milioi euroko aurrekontua izan du, materialen "benetako ziklo itxiera bat" ziurtatuta eta "erabateko birziklapena" lortuta, enpresak ohar batean informatu duenez.

   (osorik irakurri)




 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (371)
Gadget (26)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu