Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/05/15

Zerbitzu berri batek 8.000 sarrera jasotzen dituen euskara-gaztelania/gaztelania-euskara hiztegia kaleratu berri du. Eskuratzeko SMS bat bidaltzea baino ez dago.

Ainhoa Beola Donostiako Udaleko Hizkuntza Normalizaziorako zinegotziak prentsaurreko batetan azaldu duenez, edozeinek jaitsi dezake hiztegia bere mugikorrera, SMS Premium zerbitzua erabilita 5464 zenbakira Hiztegia hitza bidaliz, 0,15 (+ BEZ) euroko salneurrian.

 



Azaldu duenez, boltsikoko hiztegi honek ez da Gipuzkoako hiriburura mugatzen, edozein hiritarrek izango baitu erabili, edozein momentu eta tokitan. Zinegotziak sistemaren erreztasuna goraipatu du, eta deskargatzeko bi sistema eskaintzen ditu: lehenengoa SMS bidezkoa, eta bigarrena www.euskaraz.net/wap web gunean, USB gailu baten bitartez.

Adierazi duenez, Elhuyar hiztegia du oinarri gisa eta adiera ezberdinak jasotzen ditu kontsultatutako hitzak esanahi bat baino gehiago duenean. Beolaren arabera, aplikazioaren pisua 334 kilobitekoa da, eta jaitsi ondoren, mugikor gehienetan erabili ahal da.

Gainera, zerbitzua behin ordainduko dela gehitu nahi izan du, izan ere, aplikazioa jaitsi ostean, kontsulta guztiak doanekoak izango dira.

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek - javi - 2009-04-28 19:40:01
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (9)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu