Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/04/22
Apirilaren 25ean, 26an eta 27an Internet Eskola izango da Tolosan. SPRIk eta KZ Guneak Euskaltelekin eta Tolosako Udalarekin batera aurrera eramandako ekimen bat da, eta pertsona guztiei eta, bereziki, teknologia berrietara heltzea zailago dutenei zuzenduta dago. Gainera, 'Gipuzkoa Encounter' urtero egin ohi den topaketaren egunetan izango da Internet Eskola.

Guztia doakoa izango da. Bertan, 70 ordenagailu egongo dira Interneten nabigatzeko, monitore-hezitzaile elebidun talde bat tokiei adi egoteko, sarean jokatzeko joko berrienak eta prestakuntzarako gela bat. Bertan, monitore batek erabili daitezkeen zerbitzuetako batzuk azalduko ditu.

Hiru egunez eta ekitaldiari eman nahi dioten izaera jolasgarria jarraituta, Biombo antzerki taldeak Tolosako kaleak animatuko ditu, "Argazkia heldu zait" gaiari buruzko saio batekin.

Alde bi helburu birekin

Internet Eskola gune bitan banatuta egongo da, jokatzeko eta ikasteko, hain zuzen. Lehenengoa Triangeluan egongo da. Horretarako prestatutako karpa batean, bertaratutakoek Wii Tennis, Guitar Hero, Dance dance revolution eta Eye Toy Antigrave jokoez gozatu ahal izango dute.

Prestakuntza gelan izan nahi duten parte-hartzaileek lehenbizi Triangelutik igaro beharko dira. Han, monitore batek hainbat gairen inguruko prestakuntza emango die bildutakoei, hala nola, Interneten oinarriak; posta arruntetik posta elektronikora; argazki eta bideo digitalak; on line administrazioko zerbitzuak; blogak eta wikiak; euskara Interneten bidez ikastea; egunerokotasuna sarean; GPS eta Google Earth; Interneten erosketak egitea; ordenagailua babestea; software librea eta software jabeduna…

Prestakuntza saioek 20 bat minutu iraungo dute, eta edukien eta esperientzia praktikoen bidez probetxua atera ahal zaien zerbitzuak erakutsiko dituzte bertan.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu