![]() |
2008/04/07
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Zientzialariek ez dakite zergatik duten hain isats luzea pauma arrek, eta nondik nora aukeratzen duten pauma emeek ar bat edo bestea ugaltzeko garaian. Japonian egindako esperimentu berri batek ezeztatu egin du orain arte egiatzat jotzen zen teoria.
Orain arte uste zuten biak lotuta zeudela; alegia, pauma emeek isats luze eta apainduak gustuko zituztelako aukeratzen zutela bikotekidea. Darwinek proposatu zuen teoria hori, hautespen naturalaren bidez ezin baitzuen azaldu pauma arren ezaugarri hori. Izan ere, pauma arren isatsa haien gorputza baino luzeagoa da, eta neurriz gaineko apaingarriak ditu. Arrak energia handia inbertitu behar izaten du itxuraz ezertan laguntzen ez dion zerbaitean. Eta, hala ere, ar guztiek izugarri isats luzea dute.
Teoria hori baieztatzeko asmoz, paumen arteko 268 estalketa behatu zituen Tokioko Unibertsitatean animalien portaera aztertzen duen talde batek. Eta, espero zutenaren kontra, ikusi zuten emeek ez zutela ezaugarri jakin bat bilatzen estaltzeko aukeratzen zuten pauman.
Hori ikusita, arrek horrelako isats luzea zergatik garatu zuten azaltzen saiatu dira. Uste dutenez, garai batean bai, emeek garrantzia ematen zioten arren isatsaren itxurari, baina, orain, modatik joan den ezaugarri bilakatu da, nonbait.
www.zientzia.net

Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05

Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)

Atalak
Bilaketa
Artxiboak
Azaroa 2008 (1)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu