Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/04/03
Sarritan ikusi ditugu ‘Time Cop’ edo ‘Minority Report’ moduko filme futuristetan autoak gidaririk gabe. Kit mitikoa ere, gizakiaren laguntzarik gabe ibiltzen zen.
Horixe egiten du “Berlineko Izpirituak”. Laser sentsorez osatutako autoak irakurketa tridimentsionala egiteko gaitasuna dauka; eta dagoeneko goi-mailako hainbat autok erabiltzen duten aparkatzeko laguntzarako sistema bera erabiliko luke.


Hala ere, zaila izango da autoek arrakasta izatea duten salneurri altua dela eta. Autoa Franhofer Institute for Intelligent Analysis and Information Systems (IAIS) eta Berlineko Freie Universitätek garatu dute eta DARPA Urban Challengen aurkeztu dute gidaririk gabe eta kontrol urruneko autoen erakusketan.

Hartmut Surmann proiektuko arduradunak esan duenez, “edozer bere bidean jarri ezkero, oinezko bat esaterako, laserra islatu egiten da eta eskanerrak seinalea jasotzen du”.
Zoritxarrez, ez da erraza izango Tom Cruise edo Jean Claude Van Dammen antzera lasai-lasai joan eta autoak berak lan guztia zelan egiten duen ikustea. Zaila izango da, beraz, gida-baimenak etxeko armairu zahar batean zelan geratzen diren ikustea.

“Oso balizko egoera da”, eskanerrak 17.800 euro balio duelako, eta patrika gutxi batzuek baino ezin dutelako horrelako luxurik ordaindu.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu