Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/04/02
Sakatu irudian bideoa ikusteko

Paradoxa badirudi ere, mundu moderno eta azkar honetako ezaugarri bat auto-ilarak dira; paradoxa dirudi, auto-ilarek mantsotu egiten dutelako trafikoa, eta, beraz, garraiobide azkarretan oinarritutako mundua. Kontua da zergatik sortzen diren auto-ilarak errepideetan. Batzuetan, begi-bistako arrazoiak daude; istripuak direla, errepidearen estuguneak direla, semaforoak direla edo istripuei begiratzeko martxa mantsotzen duten gidariak direla, auto-ilarak sortzen dira. Baina, beste batzuetan, ez dago begi-bistako arrazoirik, eta, hala ere, ilarak sortu egiten dira. Zergatik?


Hipotesi asko dago. Horietako baten arabera, partikulen fisikaren oinarrizko kontu bat besterik ez da. Partikula asko duten sistemetan, ezinezkoa da partikula guztiak abiadura berean mugitzea, eta, partikulen dentsitate batetik gora, horrek nahitaez eragiten ditu partikulen pilaketak. Teoria fisiko hori trafikoari aplikatuta azal daiteke nola sortzen diren auto-ilarak, auto asko dabilenean.

Baina hori teoria besterik ez da. Japoniako ikertzaile batzuek esperimentu bat egin dute teoria hori praktikan ikusteko. 230 metroko pista biribil batean auto asko sartu dituzte. Gidariei eskatu diete abiadura jakin batean ibiltzeko, orduko 30 kilometroko abiaduran, hain zuzen. Baina ezinezkoa da auto guztiak une oro abiadura horretan ibiltzea. Pixka bat azkarrago edo mantsoago mugituko dira lehenago edo geroago. Eta partikulen fisikak iragartzen duen efektua eragiten du horrek: autoak pilatu egiten dira, hau da, auto-ilarak sortzen dira. Hortik dator hasieran aipatutako paradoxa: mundu moderno azkarrak auto asko izatea eskatzen du, eta horrek trafikoa mantsotzen du nahitaez, fisikak aginduta.

Bideoa: New Journal of Physics
www.zientzia.net



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu