Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/04/30
Maiatzaren 1ean hasiera emango diote VI. Tesi Sariari, Euskal Herriko Unibertsitateak babestuta, eta parte hartzeko epea Elhuyar Fundazioaren Basqueresearch webgunean irekiko da.

Unibertsitatean egiten den ikerketa gizarteratzea eta, batez ere, ikertzaile gazteen lanak ezagutaraztea dira sariketaren helburu nagusiak.

   (osorik irakurri)




2008/04/28

Elhuyar Fundazioaren eskutik



Pentagonoak defentsarako proiektu aurreratuak ikertzeko duen agentziarentzat (DARPA) egingo duen hegazkin berriak zer itxura izango duen eman du ezagutzera Boeing hegazkin-enpresak. DARPA agentziak martxan jarritako Vulture programan aukeratu dute Boeing enpresa. Programaren helburua da eguzki-energia baliatuz bost urtez estratosferan hegan egingo duen gidaririk gabeko hegazkin bat sortzea. Hegazkinak 18.000 eta 27.000 metroko altueren artean eman beharko ditu bost urteak, 450 kilogramo inguruko karga duela, eta inteligentzia-, zaintza-, azterketa- eta komunikazio-misioak egin beharko ditu.

Argazkia: QinetiQ Ltd.

www.zientzia.net

 (osorik irakurri)



2008/04/27
Gipuzkoa Encounterren bigarren edizioa Tolosan ospatu dute Tolosan. Usabal polikiroldegia txiki gelditu da.

   (osorik irakurri)




2008/04/24

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Zenbatespenen arabera, askoz tigre gutxiago dago naturan, zooetan, zirkoetan eta beste gatibutza-mota batzuetan baino. Ustez, 3.000 tigre basati eta 20.000 gatibu dago, gutxi gorabehera. Zenbaki horiek ikusita, agian gatibu dauden tigreak erabili beharko dituzte espeziearen egoera larriari aurre egiteko. Baina biologoak kezkatuta daude, ez baitakite tigre gatibuen ondare genetikoa egokia den horretarako. Genoman nahaste handia badute, ingurune naturalera egokitzeko ahalmen eskasa izango dute tigreek. Baina ikerketa genetiko batek itxaropen pixka bat ekarri du, uste zuten baino puruagoa baita tigre gatibuen leinua.

   (osorik irakurri)




2008/04/24

Berrikuntzari eskainitako Internet bidezko lehenengo telebista katea aurkeztu berri dute. Bere izena TV Innova da. Euskadinnova.net helbidean dago eskuragarri eta berrikuntzaren bat aurkeztu duten enpresa ertain zein txikientzat lagungarri izan nahi du.

   (osorik irakurri)




2008/04/22
Apirilaren 25ean, 26an eta 27an Internet Eskola izango da Tolosan. SPRIk eta KZ Guneak Euskaltelekin eta Tolosako Udalarekin batera aurrera eramandako ekimen bat da, eta pertsona guztiei eta, bereziki, teknologia berrietara heltzea zailago dutenei zuzenduta dago. Gainera, 'Gipuzkoa Encounter' urtero egin ohi den topaketaren egunetan izango da Internet Eskola.

Guztia doakoa izango da. Bertan, 70 ordenagailu egongo dira Interneten nabigatzeko, monitore-hezitzaile elebidun talde bat tokiei adi egoteko, sarean jokatzeko joko berrienak eta prestakuntzarako gela bat. Bertan, monitore batek erabili daitezkeen zerbitzuetako batzuk azalduko ditu.

   (osorik irakurri)




2008/04/21
Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak VI. Tesi Saria jarriko du martxan maiatzaren 1ean. Unibertsitatean egiten den ikerketa gizarteratzea eta, batez ere, ikertzaile gazteen lanak ezagutaraztea dira sariketaren helburu nagusiak.

   (osorik irakurri)




2008/04/18

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Irudian ikusten den zuhaitz eskas hori bizirik aurkitutako munduko zuhaitzik zaharrena da, 9.550 urteko izei baten ondorengoa baita. Hainbat adinetako zuhaitz-hondarrak ditu azpian bizirik dagoen oinak; 375, 5.660, 9.000 eta 9.550 urtekoak, hain zuzen. Denek material genetiko bera dutenez, esan daiteke denak zuhaitz bakarra direla. Suediako Fulu mendian aurkitu dute.

   (osorik irakurri)




2008/04/17
Txiletik datorren programak beste erabiltzailearen irudiak jasotzen ditu eta zazpi gogo-aldarte ezberdin sumatzen ditu: samurtasunetik hasita tristuraraino. Ordenagailuaren errekurtso gutxiago erabiltzen ditu eta %71 eraginkorragoa da.

   (osorik irakurri)




2008/04/15
Gaiker-IK4 teknologia zentroa iturri berriztagarrietatik ateratako erretxinarekin edukiontziak sortu ditu, petroliozko jatorria dutenak ordezkatzeko asmoz.

Hemendik aurrera, Gaiker-IK4-k kalean aurkitzen ditugu bestelako altzariakk (jarlekuak, zakarrontziak edo loreontziak) aldatzea du helburu.

   (osorik irakurri)




2008/04/15

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Nanoteknologiaren helburu garrantzitsuenetako bat da eskala nanometrikoan garraiatzeko gai diren tresnak erabiltzea. Bartzelonako Mikroelektronikako Zentro Nazionaleko ikertzaile batzuek lortu dute, lehenengo aldiz, 300 nanometro luze den nanohodi batean nanohodi txikiago bat nahi bezala higiaraztea.

   (osorik irakurri)




2008/04/14

Apirilaren 25 eta 27 bitartean ospatuko da Tolosako Usabal polikiroldegian Gipuzkoa Encounterren bigarren edizioa. Ordenagailuarekin sartzeko sarrerak orain dela hilabete agortu ziren. Ekitaldiak hainbat lehiaketa biltzen ditu: musika elektronikoa, multimedia animazioa, 2D eta 3Dtako arte digitala, etab.

   (osorik irakurri)




2008/04/11
Ariketa fisikoak egiteko Wii kontsola aurkeztu du Nintendok , Estatuan. Shigeru Miyamotok egin du kontsola berri hori, Mario eta Zelda bideo-joko ospetsuen egilea. Azken urtean Japonian gehien saldu den jokoa da, bi milioi aleren salmentarekin.

   (osorik irakurri)




2008/04/11
Elhuyar Fundazioaren eskutik

X izpien teknika berezi baten bidez, anbar opakuaren barrenak ikusgai jarri dituzte Rennesko Unibertsitateko zientzialari batzuek. Erdi Kretazeoko 640 anbar-puska aztertu zituzten, eta 356 animaliaren fosilak aurkitu zituzten, liztor eta eulietatik hasi eta inurri nahiz armiarmetaraino.

   (osorik irakurri)




2008/04/10

Neiker-Tecnaliak ordezko energiekin klimatizatutako berotegia zabaldu du. Modu honetara, gastuak murriztu eta uztaren kalitatea hobetzea lortuko dute.

Ekimenak, lehen aldiz elkartzen ditu biomasa galdara bat eta eguzki panel termodinamikoak berotegi baten ekoizpenerako.

   (osorik irakurri)




2008/04/09
Espainiar zientzialariek planeta berri bat aurkitu dute, Eguzki Sistematik kanpo inoiz aurkitu duten txikiena, hain zuzen, eta horretarako teknika berri bat erabili dute, urte gutxi barru izaki bizidunak duten planetak aurkitzeko aukera emango duena, alegia.

Exoplaneta berriak (Eguzki Sistematik kanpo daudenak) 'GJ 436T' izena du, 'GJ 436' izarra orbitatzen duelako eta Lurretik 30 argi-urtera dago, Leo konstelazioan. Izar bera orbitatzen duen beste planeta ezagun batengan eragindako perturbazioei esker aurkitu dute planeta berria.

   (osorik irakurri)




2008/04/07
Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.

   (osorik irakurri)




2008/04/07
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Zientzialariek ez dakite zergatik duten hain isats luzea pauma arrek, eta nondik nora aukeratzen duten pauma emeek ar bat edo bestea ugaltzeko garaian. Japonian egindako esperimentu berri batek ezeztatu egin du orain arte egiatzat jotzen zen teoria.

   (osorik irakurri)




2008/04/06
Energia geotermikoa Lurrak ematen duen beroa aprobetxatzen du eta komertzialki bidea egiten hasi da, izan ere, etxebizitzak, industriak eta merkatal guneak girotzeko energia iturri garbi eta efizientea da.

   (osorik irakurri)




2008/04/05
Chris Clark New Yorkeko hiritarrak 2,6 milioi dolarretan saldu du Interneteko pizza.com domeinua. 1994an erosi zuen 20 dolarren truke, New York Post egunkariak jakinarazi duenez. Clark eta bere familiak egokien iruditu zaien moduan ospatu dute: pizza jaten.

   (osorik irakurri)




2008/04/05
EHUk, Elhuyarrek eta EAEko erakundeek Irrika aldizkaria sortu dute, ezagutza zientifikoa euskaraz sustatzeko helburuz. DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 63.000 ikaslek jasoko dute EAEn, debalde.

Proiektua Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Juan Ignacio Perez EHUko errektoreak eta hiru Aldundietako eta Elhuyarreko ordezkariek aurkeztu dute.

   (osorik irakurri)




2008/04/03
Sarritan ikusi ditugu ‘Time Cop’ edo ‘Minority Report’ moduko filme futuristetan autoak gidaririk gabe. Kit mitikoa ere, gizakiaren laguntzarik gabe ibiltzen zen.
Horixe egiten du “Berlineko Izpirituak”. Laser sentsorez osatutako autoak irakurketa tridimentsionala egiteko gaitasuna dauka; eta dagoeneko goi-mailako hainbat autok erabiltzen duten aparkatzeko laguntzarako sistema bera erabiliko luke.

   (osorik irakurri)




2008/04/02
Sakatu irudian bideoa ikusteko

Paradoxa badirudi ere, mundu moderno eta azkar honetako ezaugarri bat auto-ilarak dira; paradoxa dirudi, auto-ilarek mantsotu egiten dutelako trafikoa, eta, beraz, garraiobide azkarretan oinarritutako mundua. Kontua da zergatik sortzen diren auto-ilarak errepideetan. Batzuetan, begi-bistako arrazoiak daude; istripuak direla, errepidearen estuguneak direla, semaforoak direla edo istripuei begiratzeko martxa mantsotzen duten gidariak direla, auto-ilarak sortzen dira. Baina, beste batzuetan, ez dago begi-bistako arrazoirik, eta, hala ere, ilarak sortu egiten dira. Zergatik?

   (osorik irakurri)




 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (361)
Gadget (25)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu