Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/03/03


CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko XIV. sariak banatu ziren otsailaren 29an, eta, urtero saritzen diren dibulgazio-artikuluei dagozkien hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko saria ere eman zen.


  • Lehenengo saria: "Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino" lanarentzat izan da. Egilea Aitor Urbieta Artetxe debarra da. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 1.200 €. Artikulu honekin, egileak ingurune adimendunen munduan murgildu nahi du irakurlea, eta, horretarako, gutako edozeinen antza duten bi protagonista hartu ditu: Mikel eta Ane. Egileak Mikelen eta Aneren bizimodua kontatzen digu; lehenengo, adimenik gabeko etxe batean eta, gero, bizimodu hori bera etxe adimendun batean. Baina artikulua ez da mugatzen bataren eta bestearen arteko aldeak nabarmentzera. Etxe batetik bestera salto egiteko zer nolako zientzia eta teknologia behar diren ere azaltzen du.
  • Bigarren saria: "Ilargiaren alde ezkutua" lanarentzat izan da. Egilea Jon Azkargorta Aretxabala algortarra da. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 800 €. Lurraren eta Ilargiaren arteko harremanaz hitz egiten du, harreman horren ezaugarriez, edo, nahi izanez gero, berezitasunez. Horrez gain, Ilargiaren jatorria azaltzeko hipotesiak aztertzen ditu egileak, zientzialariek ez baitakite oraindik ziur Ilargia nola sortu zen.
  • Hirugarren saria: "Egur hila, erreka bizia" izenburupean aurkeztutako lanarentzat izan da. Egilea Lide Aristegi Urkia beasaindarra da. Saria: Andonegiren eskultura eta 600 €. Mendiko egur hilak eta erreketan bustita dagoenak duten garrantzi ekologikoaz dihardu artikulu honetan.
  • Gazteentzako sari berezia: "Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku?" artikuluarentzat izan da. Egilea Xabier Artaetxebarria Artieda iruindarra da. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 400 €. Egileak artikulu honetan kontatzen du ordenagailu bidezko diagnosi-sistemak nola garatu diren, zertan oinarritzen diren ikuspuntu teknologikotik eta zer emaitza eskaintzen duten.
  • Dibulgazio-liburua idazteko 5.000 €-ko saria Javier Navarro Los Arcos kimikari iruindarrak irabazi du Fisika eta metafisika izenburua duen proiektuarengatik. Egileak denbora eta espazioa erabiltzen ditu, fisika alegia, gure natura ulertzeko. Baina badago, natura baino haratago doana, Aristotelesek berak azpimarratu zuen bezala, eta zientziak bere baitan hartu ezin duena: Jainkoa eta arima, adibidez. Horiek metafisikak hartzen ditu bere baitan. Eta horiexek dira Fisika eta metafisika alegia-liburu horren ardatza.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (361)
Gadget (25)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu