![]() |
2008/02/29
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Zirkulu Artikoko Svalbard uhartean Munduko Hazien Kripta (Global Seed Vault) inauguratu berri dute. Mendi baten barruan sartzen den 125 metroko tunel baten bukaeran dauden hiru gelak eratzen dute kripta. Barruan, mundu osoko nekazariek hazten dituzten espezie guztien, edo askoren, laginak gordeko ditu. Hain zuzen, 4,5 milioi hazi-lagin gordetzeko lekua dauka, eta lagin bakoitzak ehunka hazi izan ditzake.
Helburua da nekazaritzan erabiltzen diren hazien dibertsitateari eustea, gaur egungo elikagai-produkzioari eutsi ahal izateko. Gainera, leku jakin batean, edo mundu osoan, hondamendiren bat gertatuko balitz, orain arteko nekazaritzarekin berriz hasteko aukera izango lukete.
Zirkulu Artikoko mendi baten barruan dagoenez, hango permafrostak bermatuko ditu haziek behar dituzten tenperatura- eta hezetasun-kondizioak. Zero azpitik 18-20 gradutan gordeko dituzte, eta hezetasun-maila ere oso txikia izango da, hazien metabolismo-jarduera txikia dela ziurtatzeko.
Itxuraz alde ilunik ez duen ekintza horrek, dena den, trabak batzuk baditu. Batetik, ziurtzat jo dute haziak
kondizio onetan gordeko dituztela eta, behar izatekotan, baliogarriak izango direla handik ateratakoan. Baina ez dute inola ere frogatu horrelakorik. Bestetik, edozeinek ezingo ditu eskuratu edo erabili gordetako hazi horiek. Erakunde jakin batzuetako kideek bakarrik izango dute horretarako aukera, eta ez une jakin batean haziak beharko dituen edonork. Gainera, biltegiaren azkeneko arduraduna Norvegiako gobernua da. Gaur egun, zuzen eta fidagarritzat jotzen da gobernu hori, baina ez dago esaterik aldatuko ote den.
Argazkiak: Global Crop Diversity Trust (marrazkia) eta Mari Tefre-Svalbard Global Seed Vault (argazki txikia) .
www.zientzia.net

Zirkulu Artikoko Svalbard uhartean Munduko Hazien Kripta (Global Seed Vault) inauguratu berri dute. Mendi baten barruan sartzen den 125 metroko tunel baten bukaeran dauden hiru gelak eratzen dute kripta. Barruan, mundu osoko nekazariek hazten dituzten espezie guztien, edo askoren, laginak gordeko ditu. Hain zuzen, 4,5 milioi hazi-lagin gordetzeko lekua dauka, eta lagin bakoitzak ehunka hazi izan ditzake.
Helburua da nekazaritzan erabiltzen diren hazien dibertsitateari eustea, gaur egungo elikagai-produkzioari eutsi ahal izateko. Gainera, leku jakin batean, edo mundu osoan, hondamendiren bat gertatuko balitz, orain arteko nekazaritzarekin berriz hasteko aukera izango lukete.
Zirkulu Artikoko mendi baten barruan dagoenez, hango permafrostak bermatuko ditu haziek behar dituzten tenperatura- eta hezetasun-kondizioak. Zero azpitik 18-20 gradutan gordeko dituzte, eta hezetasun-maila ere oso txikia izango da, hazien metabolismo-jarduera txikia dela ziurtatzeko.
Itxuraz alde ilunik ez duen ekintza horrek, dena den, trabak batzuk baditu. Batetik, ziurtzat jo dute haziak
kondizio onetan gordeko dituztela eta, behar izatekotan, baliogarriak izango direla handik ateratakoan. Baina ez dute inola ere frogatu horrelakorik. Bestetik, edozeinek ezingo ditu eskuratu edo erabili gordetako hazi horiek. Erakunde jakin batzuetako kideek bakarrik izango dute horretarako aukera, eta ez une jakin batean haziak beharko dituen edonork. Gainera, biltegiaren azkeneko arduraduna Norvegiako gobernua da. Gaur egun, zuzen eta fidagarritzat jotzen da gobernu hori, baina ez dago esaterik aldatuko ote den.Argazkiak: Global Crop Diversity Trust (marrazkia) eta Mari Tefre-Svalbard Global Seed Vault (argazki txikia) .
www.zientzia.net
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47

Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)

Atalak
Bilaketa
Artxiboak
Iraila 2008 (5)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu