![]() |
2008/02/22
Elhuyar Fundazioaren eskutik
Gomazko materialak, oro har, kate-itxurako molekula luzeak dira. Horiek eratzeko, molekula txikiago batzuk (monomeroak) lotzen dira lotura kobalenteen bidez. Gainera, elastikoak dira, hau da, deformatuz gero, jatorrizko forma berreskuratzen dute. Baina katea punturen batean mozten bada, ezinezkoa da bi mutur horiek lotzea; ez, behintzat, ingurune-kondizio normaletan. Ludwik Leibler buru duen Parisko kimikari-talde batek, ordea, moztu eta gero bere kabuz konpontzen den goma bat sintetizatu du (ikusi bideoa).
Sekretua goma eratzeko erabili dituen monomeroak dira. Bata bestearekin lotura kobalenteen bidez lotu ordez, hidrogeno-zubiak eratzen dituzte. Hidrogeno-zubiak askoz ahulagoak dira lotura kobalenteak baino. Izan ere, ez dira lotura kimikoak, molekulen arteko elkarrekintzaren ondorioz sortutako erakarpen-indarrak baizik.
Lotura kobalenteak ez bezala, hidrogeno-loturak giro-tenperaturan egin eta desegin daitezke. Horrek propietate berezi batzuk ematen dizkio sortu duten materialari. Besteak beste, oso material elastikoa da (tamaina originala halako bost luza daiteke, eta minutu baten buruan jatorrizko tamainara itzultzen da), eta, puskatuz gero, aukera dago hautsitako loturak konpontzeko. Apurtutako muturrak elkarren ondoan jartze hutsarekin lor daiteke hidrogeno-zubiak berriz eratzea, eta, hala, hautsi aurretik genuen goma berreskuratzea.
www.zientzia.net

Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47

Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)

Atalak
Bilaketa
Artxiboak
Abuztua 2008 (5)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
Iraila 2007 (19)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
Iraila 2007 (19)
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu