Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/02/07

Science aldizkariak argitaratu duen ikerketa baten arabera, Kanadako eta AEBetako zientzialari batzuek belaunean jartzen den bateria asmatu dute. Hala, dispositibo berri honek energia biltzen du pertsona oinez doan bitartean.



Simon Fraser (Kanada) eta Pittsburg (AEB) unibertsitateko zientzialariek ondorioztatu dutenez, ikerketan parte hartu zuten boluntarioek 5 watteko energia sortarazi zuten hanka bakoitzean jarritako aparailuarekin.

Zientzialariek azaldu dutenez, hamar telefono mugikorrek behar duten beste energia sortzeko balio du. Gainera, ordenagailu batek beharrezkoa duen energia kopurua ere sortzen du.

Zientzialariek uste dute "giza energia" eskuratzeko estrategia hau herrialde pobreentzako onuragarria izan daitekeela. Horrez gain, energia hau protesiak garatzeko baliagarria ere bada.

Hau ez da gizakiaren mugimendua energia lortzeko erabiltzen den lehenengo aldia. Aurretik, beste ikerketa batzuetan ere zientzialariak giza energiaz baliatu dira, oinetakoetan eta motxiletan ezarritako aparailuak erabiliz.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu