![]() |
Vilauk hainbat eduki ezberdin ekoiztu ditu BEC!-entzako, baina hau da zalantzarik gabe proiekturik garrantzitsuena Internet bidezko telebista-kate baten diseinu eta garapenaz ari baita.
BEC TV erakundearentzako komunikabide arin eta dinamikoa izango da, eta antolatzen dituen ekintzen berri modu erakargarriago baten emateko aukera eskaintzen du.
Vilauk martxan jartzen duen bigarren Streaming proiektua da, lehenengoaBizkaiko Foru Aldundiarentzako egin zuena baita.
Oraindik Internet Explorerren bitartez baino ezin da BEC TVn sartu, Firefoxek arazoak ematen baititu.
(osorik irakurri)

Zirkulu Artikoko Svalbard uhartean Munduko Hazien Kripta (Global Seed Vault) inauguratu berri dute. Mendi baten barruan sartzen den 125 metroko tunel baten bukaeran dauden hiru gelak eratzen dute kripta. Barruan, mundu osoko nekazariek hazten dituzten espezie guztien, edo askoren, laginak gordeko ditu. Hain zuzen, 4,5 milioi hazi-lagin gordetzeko lekua dauka, eta lagin bakoitzak ehunka hazi izan ditzake.
Googlek jakitera eman duenez, 'Google Sites' izeneko aplikazio berri bat merkaturatuko du datozen egunotan. Programa berri honek web orriak modu errazean egitea ahalbidetzen du, deskargarik egin beharrik gabe. Gainera, ez du inolako software edo hardware mantenimendu edo instalaziorik behar.
AEBetako konpainiak azpimarratu duenez, erreminta berriak webgune ugari sortzeko aukera ematen du Word dokumentu bat editatzeko erabil ohi den "sistema simple bera baliatuta", hala nola Intranetak, web orri pertsonalak, gela birtualak, etab.
Atzodanik Bizitzaren Entziklopediaren (ingelesez EOL, 'Enclyclopedia of Live') lehen 30.000 orrialdeak daude ikusgai Interneten. Anbizio handiko proiektua da, Lurrean dauden bizitza forma guztien inguruko kalitatezko informazioa ematea baitu helburu. Naturaren inguruko Wikipedia antzeko bat litzateke, nolabait esatearren.
Proiektuaren lehen fasea da martxan jarri dena eta 2017rako 1,8 milioi espezieren datuak biltzea du asmo. Horretarako, munduko dozenaka zientzialarien eta ikerketa zentroren laguntza du eta internautek ere euren ekarpenak egin ditzakete (betiere zientzialariek gainbegiratuko dituzte ekarriok).

Irudia: SUNY-Stony Brook
www.zientzia.net (osorik irakurri)
Pentsa, munduko goseari azkena eman, desagertzeko arriskuan dauden espeziak salbatu edo aldaketa klimatikoa gelditzeko aukera duzula bideojoko baten bidez. Bada udatik aurrera posible izango da…
Afera sozialekin kezkatutako talde batek ingurugiroa zaintzeko eta txirotasunari aurre egiteko online bideojokoa garatu du. Jokalariek bideojokoarekin irabazitako sariak ingurugiro neurriengatik aldatu ahalko dituzte.
Gomazko materialak, oro har, kate-itxurako molekula luzeak dira. Horiek eratzeko, molekula txikiago batzuk (monomeroak) lotzen dira lotura kobalenteen bidez. Gainera, elastikoak dira, hau da, deformatuz gero, jatorrizko forma berreskuratzen dute. Baina katea punturen batean mozten bada, ezinezkoa da bi mutur horiek lotzea; ez, behintzat, ingurune-kondizio normaletan. Ludwik Leibler buru duen Parisko kimikari-talde batek, ordea, moztu eta gero bere kabuz konpontzen den goma bat sintetizatu du (ikusi bideoa).
Txinatar eta japoniar zientzialari talde batek beren azken aurkikuntzaren berri eman dute: dinosauro espezie berri bat, bost metrotako luzerakoa eta 15 metrotako altuerakoa. Seguruenez, animaliak "Dongyangosaurio" izena hartuko du.

Irudia: B. S. Halpern
www.zientzia.net (osorik irakurri)

Zortzi urtez Itsaso Baltikoan jasotako plankton-komunitate bat aztertzen aritu ondoren, Amsterdamgo Unibertsitateko ikertzaile-talde batek adierazi du populazioen dinamika kaotikoa dela, alegia, naturan ez dagoela orekarik.
Saturnoren ilargi laranjan aurkitutako lakuetako bakoitzean dagoen energia kantitatea, AEBek urte batean kontsumitzen dutena baino 300 aldiz handiagoa da, Cassini espazio-zundak bidalitako datuen arabera.
"Argi ibili espero ez zenuen San Valentineko mezu bat jasotzen baduzu", ohartarazi du FBIk agiri batean. "Baliteke ez izatea miresle sekretu batena, Storm Worm birusa izatea baizik".
Itsas ekosisteman ematen diren aldaketen "adierazle sentiberak" dira itsas hegaztiak, Frantziako Hubert Curien Institutuak egindako eta AEBetako Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkariak argitaratutako ikerketaren arabera.
Ibiltzeko prozesuan, giza gorputzak energia gutxi xahutzen du, baina, Michigango Unibertsitateko ikertzaile batzuen arabera, Estatu Batuetan, energia gutxi hori jaso eta elektrizitate bihur daiteke. Horretarako, gailu berezi bat ari dira garatzen; hori belaunari helduta, ibiltze-prozesuan sortzen den energia jasotzen du. Gailua hobetu egin behar dute oraindik, besteak beste 1,6 kilo pisatzen duelako eta traba handia egiten diolako ibiltariari, baina ikertzaileek frogatu dute elektrizitatea modu eraginkorrean lor daitekeela horrela.

www.zientzia.net (osorik irakurri)
Science aldizkariak argitaratu duen ikerketa baten arabera, Kanadako eta AEBetako zientzialari batzuek belaunean jartzen den bateria asmatu dute. Hala, dispositibo berri honek energia biltzen du pertsona oinez doan bitartean.
TAU Ceramicak sentsore sistema baten bitartez pertsonak detektatzen dituzten bi baldosa 'adimentsu' aurkeztu ditu Valentziako Cevisama azokan. Objektu hauek erabiltzaileari dieta egiten laguntzeko gai dira eta enpresetan ugazabari abisatzen diote langileek kafe-makinaren aurrean denbora gehiegi ematen dutenean.
The Wall Street Journal egunkariak gaur argitaratu duenez, Googleko presidentea, Eric Schmidt, Yahooko idazkariarekin, Jerry Yangekin, jarri da harremanetan, Microsoften eskaintzaren aurrean babesa eskaintzeko.
Tanzaniako Udzungwa mendietan, ugaztun intsektujaleen espezie berri bat aurkitu du oraintsu zientzialari talde batek. Antilope eta hartz inurrijale txiki baten arteko nahasketa bat dirudi eta Rhynochocyon udzungwensis izena jarri diote. Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
Iraila 2007 (19)
Abuztua 2007 (16)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu






