Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/01/29
YouTube webgune ezagunetan edo Emule bezalako programen bidez irudiak zein artxiboak sartzeagatik edo trukatzeagatik euren eskubideak urratu zituztela estimatu zuten herritarren salaketak lehen aldiz jaso zituen Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak iaz, Artemi Rayo Agentziaren zuzendariak jakitera eman duenez.

Iaz babesa eskatzeko 900 salaketa inguru jaso zituen bulegoak, 2006 urtean jasotakoen bikoitza, alegia. Artemi Rayoren arabera, herritarrek lege horren inguruan duten kontzientziazioa handiagoa dela erakusten du datu horrek.

Datuen babesean arau-hauste gehien izaten dituzten sektoreak telekomunikazioak eta banku-jarduera dira, salaketen %90 esparru horietan ematen baitira. Normalean, ur, gas eta telefonia zerbitzuak kontratatzeko datu pertsonalak iruzurrez bereganatzeagatik edota bezero berankorren fitxategietan arauz kontra sartzeagatik ematen dira salaketak.

Internetetik at ere, datuen babesaren aferan bideozaintza sektoreak ere protagonismoa bereganatzen ari da. Sistema horien erabilera desegokia dela eta, salaketak gero eta gehiago dira. Era berean, bideozaintza lan munduan, merkataritzan eta komunikabideetan gero eta ageriagoan egoteak arau-hausteak gehitzea eragin du.

Datuen babes gaietan enpresari zein norbanakoei ezarri ahal diezazkien isunak 600 eurotik 600.000ra joan daitezke. Artemi Rayoren hitzetan, 300 bat isun ezarri zituzten iaz.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu