Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/01/25
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Gasezko planeta handietan, aire-zorrotadek kontrolatzen dute atmosferaren zirkulazioa.

2007ko martxoaren bukaera aldera, Jupiterren horrelako zorrotada-korronte bat gertatu zen, eta inoiz lortutako irudi zehatzenak egin zizkion nazioarteko talde batek, Agustín Sánchez-Lavega Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak koordinatuta.

Hainbat teleskopiorekin behatu zuten gertaera, eta argi infragorrian eta ikusgaian lortu zituzten irudiak (argazkian, bi irudi-motekin egindako muntaia bat ikus daiteke). Bi ekaitz distiratsu gertatu eta gero sortu zen zorrotada, eta oso bortitza izan zen: orduko 600 kilometroko abiadura zuela kalkulatu zuten.


Aurretik beste bi aldiz ere behatu zituzten horrelako zorrotadak, 1975ean eta 1990ean, hain zuzen ere. Zientzialariek hiru fenomenoak konparatu dituzte, eta ikusi dute zorrotadak periodikoak direla (15-17 urtetik behin gertatzen dira), kasu guztietan zorrotadaren aurretik bi ekaitz egon direla eta denetan abiadura bera izan dutela zorrotadek.

Ez dakite zergatik dituzten ezaugarri horiek, ezta nondik ateratzen duten ere zorrotadek eratzeko behar duten energia: Eguzkitik iristen den erradiazioak ematen dien, Jupiterren barne-energia handi bat den edo bien konbinazio bat den. Eztabaida handia dago planeta-metereologoen eta zientzialarien artean.


Argazkia: NASA-ESA eta GCP-UPV/EHU
www.basqueresearch.com



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu