![]() |

www.zientzia.net (osorik irakurri)
Iaz babesa eskatzeko 900 salaketa inguru jaso zituen bulegoak, 2006 urtean jasotakoen bikoitza, alegia. Artemi Rayoren arabera, herritarrek lege horren inguruan duten kontzientziazioa handiagoa dela erakusten du datu horrek.
Gasezko planeta handietan, aire-zorrotadek kontrolatzen dute atmosferaren zirkulazioa.2007ko martxoaren bukaera aldera, Jupiterren horrelako zorrotada-korronte bat gertatu zen, eta inoiz lortutako irudi zehatzenak egin zizkion nazioarteko talde batek, Agustín Sánchez-Lavega Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak koordinatuta.
Hainbat teleskopiorekin behatu zuten gertaera, eta argi infragorrian eta ikusgaian lortu zituzten irudiak (argazkian, bi irudi-motekin egindako muntaia bat ikus daiteke). Bi ekaitz distiratsu gertatu eta gero sortu zen zorrotada, eta oso bortitza izan zen: orduko 600 kilometroko abiadura zuela kalkulatu zuten.

Madagaskarren duen anakardo-landaketaren inguruan ibilalditxo bat egiten ari zela, palmondo erraldoi bat topatu zuen Xavier Metz frantziarrak: hemezortzi metroko enborra zuen, eta bost metroko diametroko adakera. Harrituta gelditu zen ikusitakoarekin, eta John Dransfieldekin harremanetan jarri zen, Madagaskarko palmondoen gidaliburuaren egileetako batekin. Hura ere harrituta geratu zen aurkikuntzarekin, inoiz ez baitzuen halako palmondorik ikusi.Madagaskarren inoiz aurkitutako palmondo handiena da. Loreak eta infloreszentziaren adarrak ikusi eta berehala ohartu ziren beste espezie baten aurrean zeudela. DNA aztertu zutenean, ordea, ikusi zuten beste espezie bateko alea ez ezik, beste genero bateko alea ere bazela. Thaina spectabilis izena jarri zioten.
Palmondo berriak, gainera, bizi-ziklo berezia dauka, zurezko landareen artean oso ohikoa ez dena: behin bakarrik loratzen da, eta, ondoren, hil egiten da. Energia asko inbertitzen du loratzean, ehunka lore txikiz eratutako infloreszentzia handi bat garatzen baitu. Eta ez zaio gelditzen, nonbait, bizirik iraun ahal izateko energiarik.
Argazkia: John Dransfield
www.zientzia.net
Matematikako Olinpiada Espainiako Matematika Elkarteak antolatzen du, eta lehen fase horretan 2007-2008 ikasturtean Batxilergoan matrikulaturik dauden Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiek parte har dezakete.
Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeetan egin zuten gauza berbera egingo dute Youtuben martxoaren 9ko Hauteskunde Orokorren atarian: bozetara zuzenduta dagoen kanal berezi bat aireratuko dute egun gutxi barru. Bertan, alderdi bakoitzak bere bideoa jar dezake. Herritarrek ere proposamenak eta kritikak zabaltzeko aukera izango dute, bideoen bidez. Helburua, politikoek herritarren galderei eta eskakizunei erantzutea da.
Apple konpainiak MacBook Air aurkeztu du, gutxien okupatzen duen eramangarria. Profiletik begiratuz gero, 0,4 zentimetro neurtzen ditu alderik meheenean eta 1,9 lodienean. 13,3 hazbeteko LEB pantaila du eta 1,3 kilo pisatzen ditu.

Argazkia: NASA/ESA
www.zientzia.net (osorik irakurri)

Sareak ongietorria eman dio Wikilenguari. Wikipediaren antzeko gune berri honen helburua gazteleraren edukiak biltzea eta kontsultak egiteko iturria izatea da.
Wikilengua tresnak zalantza linguistikoak kontsultatzeko aukera ematen die gazteleraren erabiltzaileei. Bide horretan, zibergune honetara hurbilduko diren erabiltzaileek gaztelerak sortarazi ditzakeen zalantzak nahiz iruzkinak utzi ditzakete.
2004. urtean Floreseko irlan (Indonesia) aurkitutako hondar fosilei ‘Homo Floresiensis’ izena jarri zieten. Topatutako indibiduo guztiek gorputz eta burezur biziki txikiak zituzten; izan ere, nagusienek metro bat neurtzen zuten eta 25 kilo pisatzen zituzten.
Arrastoak aurkitu zituztenean indibiduo hauek orain dela 18.000 urte ‘homo sapiens’ espeziearekin bizi zirela esan zuten eta, aldi berean, tamaina txikikoak zirela irlako bizitzara egokitu zirelako.

Astelehen honetan jarri da martxan Wikia Search, Wikipedia entziklopediaren fundatzaileak sortutako Interneteko bilatzaile berria. Proiektu hau helburu batekin jaio da: erabiltzaile guztientzako erabilgarria izango den bilatzaile gardena izatea.
Beste bilatzaile batzuekin alderatuta, erabiltzaileen parte-hartzean oinarritzen da Wikia Search. Hala, erabiltzaileek sistema kontrola dezakete bilaketen emaitzak ordenatzeko eta baloratzeko.

Lan horretan aritu dira Alfried Vogler sistematikari molekularra eta haren taldekideak. Horretarako, jadanik deskodetuta zeuden kakalardo-espezieen DNA-sekuentziak konparatu dituzte. Sekuentzien antzekotasunak eta desberdintasunak bilatu dituzte, eta kakalardoen zuhaitz genealogikoa sortu dute. Bilduta zeuden espezieez gainera, beste zazpiehun espezieren DNA aztertu dute, eraikitzen ari ziren zuhaitzak zituen hutsuneak betetzearren. Denera, 1.900 kakalardo-espezierekin egin dute zuhaitza.

Webgunearen hirugarren urtebetetzearekin batera, bilaketak errezten dituzten hobekuntzak egin dituzte eta nabegatzaile ezberdinen bidezko sarrera bermatu dute ere (software librearekin bateragarri eginez).
ROKR E8 produktu berriak MP3 erreproduktorea, telefonoa, kamera digitala eta Interneterako sarbidea du. Motorolak uste du Telefonicak merkaturako duela Espainian iPhonea, eta beraz, haren lehiakideekin negoziatuko du ROKR E8ren komertzializazioa.
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





