Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/12/28

2007 urtea amaitzear da eta, hortaz, balantzea egiteko garaia da. YouTube bideoak gordetzeko eta erreproduzitzeko webgune ezagunak ere berea egin du, eta aurtengo bideorik arrakastatsuenak zeintzuk izan diren jakinarazi du.

Hiru izan dira 2007ko izarrak: Obama neska, Briteny Spears abeslariaren jarraitzaile bat eta bufaloen eta lehoien arteko borroka bat.

Sailkapena hautatzeko, bisita kopurua ez ezik, bideo partekatuenak, iruzkin gehien dituztenak, nota onena dutenak eta, oro har, ezagunenak direnak ere kontuan izan dituzte. Denen ahotan dauden bideoak zeintzuk diren jakitea zen helburua.

Obama neska

Barely Political erabiltzaileak sortutako bideo hau 2007ko erregea izan da YouTuben. Horretan, neska gazte lirain bat agertzen da, Etxe Zurirako Alderdi Demokrataren hautagaia izateko lehian dagoen Barack Obama senataria maite duela aitortzen.

Bideoak 4 milioi bisita baino gehiago izan ditu jada eta telebistan ere hainbat aldiz agertu da.

Britneyren jarraitzailea

"Leave Britney Alone" (Utzi Britney bakean) izenburudun bideo honek gazte bat erakusten du, negar eta hedabideak eta paparazziak pop abeslariaren egoera kaskarraren erruduntzat jotzen.

Bideoari esker, Chris Crocker (kliparen egilea) ospetsu egin zen berehala sarean. 14 milioi pertsonak ikusi dute jada, eta iruzkin gehien dituen laugarren bideoa da YouTuberen historian.

Animalien borroka

Baina hiru bideoen artean, ikusgarriena "Battle at Kruger" (Bataila Krugerren) izena duena da. 21 milioi bisita izan ditu honezkero.

Jason Schlosbergek grabatu zuen, Hegoafrikan safaria egiten ari zela. Bideoan lehoi- eta bufalo-talde bi ikus daitezke, bufalo txiki batekin geratzeko borrokan.

Irudi horiekin, Schlosbergek dokumentala egin du eta udaberrian National Geographicen kateak igorriko du.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (361)
Gadget (25)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu