![]() |
Google Españak eskainitako datuen arabera, bideoen doako zabalkuntza eskaintzen duen YouTube izeneko ataria izan da aurten Interneten gehien bilatu den hitza.
Baddo izeneko sare sozialak, argazkien bidez erabiltzaileen komunikazioa ahalbidetzen duen lekuak, sareko bilatzaileetan gehien errepikatu diren hitzen artean kokatzen da ere.
Sare sozial famatu hauetaz gain, Googlen bidez gehien bilatu direnen artean beste hauek aurkitzen ditugu: 'Ebuddy' (denbora errealean 'txateatzeko'), 'Fotolog' (argazki galeriak egiteko) eta 'Yo soy Bea' (Tele 5ko telesailaren webgunea).
Jarraian, beste hauek agertzen dira: 'Hi5' eta 'MySpace' (bideoak, argazkiak eta iruzkinak partekatzeko programak), 'Wikipedia' entziklopedia eta 'El Internado' (Antena 3ko telesailaren webgunea).
Google enpresak hitz bilatuenen zerrenda honi 'Zeitgeist' izena jarri dio. Bere orriaren bidez gehien bilatu diren hitzak biltzeaz gain, beste gaiei loturiko hitzen zerrendak burutu ditu Googlek. Hitz horiek 'sariak', 'jaiak', 'ekitaldiak', 'dietak' eta 'dibortzioak' dira.
Hala nola, sarien artean aurtengo Interneteko erabiltzaileek gehien bilatu dituztenak 'goya', 'darwin', 'nobel' eta 'onda' sariak izan dira. Bestalde, jai bilatuenen artean Bilboko jai unibertsitarioak daude, umeentzako eta urtebetetzeko jaiekin batera.
Bilatzaileen bidez gehien bilatu diren ekitaldiak 'festimad', 'fib', 'summercase' eta 'viñarock' izan dira. Dietei dagokionez, berriz, dieta orekatua, mediterranearra, 'atkins' izenekoa, dieta 'biguna' eta 'hipokalorikoa' izan dira.
Azkenik, ezkontza bilatuenen artean Paulina Rubiorena, Eva Longoriarena, Marta Lopezena, El Juli toreroarena eta David Civerarena ditugu. Dibortzioei buruz informazioa biltzerakoan, banaketa espres deritzonaren, dibortzio-legearen eta bikotekidearengandik banatzeko eskaeren gaineko informazioa bilatzen dute erabiltzaileek.
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





