![]() |
Euskal Herriko gazte talde bat da sortzailea, eta teknologia berrietan euskara bultzatzeko helburuz elkartu da.
2007 urtea amaitzear da eta, hortaz, balantzea egiteko garaia da. YouTube bideoak gordetzeko eta erreproduzitzeko webgune ezagunak ere berea egin du, eta aurtengo bideorik arrakastatsuenak zeintzuk izan diren jakinarazi du.
Hiru izan dira 2007ko izarrak: Obama neska, Briteny Spears abeslariaren jarraitzaile bat eta bufaloen eta lehoien arteko borroka bat.
Sailkapena hautatzeko, bisita kopurua ez ezik, bideo partekatuenak, iruzkin gehien dituztenak, nota onena dutenak eta, oro har, ezagunenak direnak ere kontuan izan dituzte. Denen ahotan dauden bideoak zeintzuk diren jakitea zen helburua.
Google Españak eskainitako datuen arabera, bideoen doako zabalkuntza eskaintzen duen YouTube izeneko ataria izan da aurten Interneten gehien bilatu den hitza.
Baddo izeneko sare sozialak, argazkien bidez erabiltzaileen komunikazioa ahalbidetzen duen lekuak, sareko bilatzaileetan gehien errepikatu diren hitzen artean kokatzen da ere.
Itsas zakur bat izotz-puska baten gainean dago, eta, inguruan, orka-talde bat, itsas zakurra harrapatu nahian. Orkek ezin dute izotz-puskaren gainera igo, ezta izotza puskatu ere. Zer egingo dute? Soluzioa olatuak sortzea da; olatu handiek astindu egingo dute izotza, eta, indar handia hartzen badute, itsas zakurrari uretara eroraraziko diote.
Orken ehiza egiteko modu hori aspalditik ezagutzen zuten, baina orain arte ez dute inoiz bideoan hartu. Eta hori da aste honetako berria: Orca Research Trust taldeko biologo batzuek horrelako eraso baten irudiak lortu dituzte.
(osorik irakurri)
Estrategia Empresarial ekonomia eta enpresa gaiak jorratzen dituen aldizkariak Guia de la Innovacion del Pais Vasco izeneko liburua argitaratu du. Argitalpenak 200 orrialde ditu eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzarekin argitaratu dute. Liburuak Euskadiko enpresa berrikuntzaren ikuspegi globala eskaintzen du.

Zibernauten %47k euren izena noizbait sarean bilatu dutela onartu dute, Pewko zentro estatubatuarrak jakitera eman duenez. 2002 urtean hartutako datuen aldean, %22ko hazkundea izan du euren izenen inguruan kontsulta egiten dutenen kopuruak.
Hori da 2007rako eta 2006ko bigarren seihilekorako "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako Ekipamenduari eta Erabilerari buruzko Inkestaren" emaitza. Estatistikako Institutu Nazionalak kaleratu du inkesta hori.
Duela 4.500 milioi urte, Marteren tamainako gorputz batek Lurra jo zuen, eta askatu ziren pusketetatik sortu zen Ilargia. Ez da ohikoena sateliteak planeten pusketetatik sortzea. Izan ere, gure eguzki-sisteman aurkitu dituzten 165 sateliteetatik, Ilargia da modu horretan garatutako satelite bakarra. Eta, zientzialarien kalkuluen arabera, unibertso osoko planeta-sistemen % 5-10ek besterik ez du era horretan jaiotako sateliteren bat.
Injuve, Gazteriaren Espainiako Institutuak ez zuen gazteak 'emancipacion.es' proiektura hurbiltzeko modurik aurkitzen (behar bada, emantzipazio hitzak errespetu gehiegi sortzen dielako gazteei).

Argazkia: NASA
www.zientzia.net (osorik irakurri)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
Iraila 2007 (19)
Abuztua 2007 (16)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





