Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/11/03
iPhone, AEBetan arrakasta handia izaten ari den telefonoa, 2007ko asmakizunik onena izendatu du Time aldizkari estatubatuarrak. Apple konpainiak 1,4 milioi telefono saldu ditu herrialde hartan. Hurrengo astean Europara helduko da.

Aldizkariaren ustez, iPhone “handiegia” eta “garestiegia” da eta ez du Outlook programa erabiltzen uzten, “baina hala eta guztiz ere, aurten asmatu den makinarik onena izaten jarraitzen du”.

Timesek zenbait arrazoi eman ditu bere erabakia argudiatzeko.

Lehenengo, Applek diseinua zaindu egin duela dio, “konpainia teknologiko gehienek egin ohi ez bezala”.

Tramankuluaren pantaila ukigarria dela ere azpimarratu du. Hori ez du Applek asmatu, baina “inork baino hobe” erabili duela gaineratu du.

Gainera, telefonoa baino, “plataforma” bat dela adierazi du agerkariak, “ordenagailua” bezalakoa delako eta “edonora” eraman dezakezulako.

Eta, batez ere, iPhonek potentzial handia duela azpimarratu du, aktualizazio asko izango baititu.

Times aldizkariak esaldi esanguratsu batekin amaitzen du bere artikulua: “Urte gutxi barru izango duzu”. Eta seguru hala izango dela. Izan ere, beharrezkoa ez den gailua bada ere, ezinbesteko izango zaigun tramankulua dela dirudi, mundu guztiak bat bahi duelako.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu