![]() |
Elhuyar Fundazioak gaztetxoentzako bideo-joko berri bat prestatu du. Armix Baso Magikoan du izena, eta asteazken honetan aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Plataformako joko hau 5-8 urteko gaztetxoentzat da; hiru dimentsioko irudiak erabiltzen dituenez, oso erakargarria gertatzen da. Jokalariak Matematikako, Inguruaren Ezaguerako eta Hizkuntzako probak gainditu beharko ditu eremu batzuetan, aurrera egin eta etsaia gainditzeko.
Armix Baso Magikoan serie baten lehenengo bideo-jokoa da, eta datozen urteetan pertsonaia bera erabiliz beste adin-tarte batzuei zuzendutako bideo-joko didaktikoak egiteko asmoa agertu dute Elhuyar Fundazioko arduradunek.www.elhuyar.org/armix web gunean jokoa probatu daiteke.
Elhuyar Fundazioak Armix Baso Magikoan izeneko bideo-jokoa ekoitzi berri du, eta asteazken honetan aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
5-8 urteko gaztetxoentzako ekoizpena da hau, eta, jolasen bidez, jokalariak Matematikako, Inguruaren Ezaguerako eta Hizkuntzako gaiak landuko ditu.
Teknologiari dagokionez, hiru dimentsioko irudiak erabili dituzte, jokoa erakargarriagoa eta ikusgarriagoa gerta dadin. Hala ere, Danel Solabarrieta jokoaren egileak adierazi duenez, “bi dimentsioko ingurunean jolastekoa da —aurrera, atzera, eskuinera eta ezkerrera mugituz—, sistema hori 5-8 urteko haurrentzat egokiagoa da eta”.
Elhuyar Fundazioak argitaratuko dituen bideo-joko didaktikoen serie baten lehen CD-ROMa da Armix Baso Magikoan, eta helburua da 2009. urtearen bukaerarako seriea amaituta egotea.
Lehenengo honek 5-8 urteko gaztetxoak hartzen ditu kontuan; hurrengoak 12 urte artekoentzat izango dira. Lehenengo joko honetan, erleei eztia lapurtu dien maltzur misteriotsua aurkitu beharko du Armix izeneko armiarmak; horretarako baso magikoan sartu eta maltzurkeriakideak harrapatu ondoren, azpikeria horren atzean nor dagoen argitu beharko du.
Horretarako, proba batzuk gainditu beharko ditu eremu batzuetan, eta jokalariak bere jakinduria erakutsi beharko du. http://www.elhuyar.org/armix web gunean, jokoari buruzko informazioaz gain, jokoa probatzeko aukera ere badago.
Elhuyar eta bideo-jokoen ekoizpena
Elhuyar Fundazioak aurreko urtean ekin zion euskarazko bideo-jokoen ekoizpenari. Lehenengo bideo-joko hura aisialdirako izan zen, eta aurten kaleratu duen “Kao: Sumendiko Sekretua” ere bai. Armix Baso Magikoan, aldiz, Elhuyarrek ekoizten duen lehenengo bideo-joko didaktikoa da; eskolan lantzen diren gaiak hartzen ditu kontuan, baina modu atseginean aurkezten dizkio ikasleari.
1. Ez dut esango ahalegina ona ez denik, baina demoa jokatu ondoren oraindik hezkuntza softwarean lantzeko asko dagoela esango nuke. Soinu eta grafiko kalitatea egokia dela esango nuke, besterik gabe. Didaktikotasunaren aldetik, demoak ez dit ezer apartekorik erakutsi; test moduko galderak erantzuteak ez du askorik erakusten eta aplikazio batek hori baino askoz gehiago eman dezake.
Bestalde, jokoak ia 25€ balio ditu eta windows-entzat soilik dago... garestia (kalitate hobea duten lanak doan aurkitu daitezke, eta batzuk gainera software librea izanik) eta murriztailea.
Inko - 2007/10/27 13:48:25
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (9)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





