Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/10/30

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren VI. Asteak 120 ekintza baino gehiago eskainiko ditu azaroaren 5etik 11ra bitartean EAEko hainbat tokitan. Aurtengo ediziorako aukeratu den gai nagusia Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak dira.

   (osorik irakurri)




2007/10/29

Komunikazioko Skype konpainiak, 3 izeneko operadorearekin batera merkaturatuko du erabiltzaileen artean doaneko deiak egitea ahalbidetuko duen mugikorra. Horretaz gain, Skyperen erabiltzaileei edozein operadoretik bidali ahal izango zaizkie doaneko mezuak.

   (osorik irakurri)




2007/10/29
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Urte askoan, Levy hegaldia izeneko eredu bat erabili dute biologoek eta fisikariek albatrosaren hegan egiteko modua azaltzeko. Levy ereduaren arabera, albatrosak desplazamendu txiki asko egiten ditu gune batean eta, noizean behin, desplazamendu luze bat egiten du, gunez aldatzeko. Ustez, hegaldi-mota hori oso aproposa da janaria bilatzeko. Hala ere, albatrosen hankei itsatsitako sentsoreekin egindako ikerketa baten arabera, Levy hegaldia burutazio teoriko bat besterik ez da. Albatrosek ez dute horrela egiten hegan janari bila dabiltzanean, baizik eta zorizko desplazamenduen bitartez.

Argazkia: British Antarctic Survey
www.zientzia.net  (osorik irakurri)



2007/10/26

VI. CUORE Sarien epaimahiak `Cómo Está Lo Mío (CELM). Sistema de consulta de peticiones de compra con filosofía Zero Paper` izeneko lanari eman dio e-Bussines ezarpenerako Proiektu Onenaren saria.

Ostegunean izan zen sari emanaldia, aste honetan Bilbon egin den Oracle Erabiltzaileen XVII. Kongresu Nazionalean, izan ere, jardunaldi horietan aurkeztu du Iñaki Regidorrek bere lana. Zorionak proiektuan parte hartu duten guztiei.

   (osorik irakurri)




2007/10/26

Apple konpainia informatikoak Leopard sistema operatibo berria kaleratu du. Steve Jobs kontseilari delegatuak jakitera eman bezala, enpresak eskaerentzako zerrenda bat ireki du Interneten.

Applen sistema operatibo berria 2001etik egiten den Mac Osen seigarren garapena da. Konpainiaren webean, 91 eurotan (lizentzia indibiduala) eta 140,5 eurotan (bost erabiltzaile arteko lizentziak) saltzen da.

   (osorik irakurri)




2007/10/26
Elhuyar Fundazioaren eskutik


2001ean eguzki-haizeak aztertzera bidali zuten espazio-ontzi bat Genesis misioan. Espazioan 27 hilabete eman eta gero, eta lana behar bezala egin eta gero, hau da, datu-mordoa bildu eta gero, espazio-ontzia lurreratzeko orduan, paraxutak huts egin eta Utahko basamortuan txikitu zen.

   (osorik irakurri)




2007/10/23
Microsoftek ez du nahiko munduko ordenagailuen %90etan izatearekin. Erraldoi informatikoa erabiltzaileen buruan sartu nahi da eta PCaren zereginak haien gogo-aldarteari egokitu.

Konpainiak "gogo-aldarteak igartzen" dituen teknologia bereganatzeko patentea eskatu du AEBetan.

   (osorik irakurri)




2007/10/23

Elhuyar Fundazioak gaztetxoentzako bideo-joko berri bat prestatu du. Armix Baso Magikoan du izena, eta asteazken honetan aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Plataformako joko hau 5-8 urteko gaztetxoentzat da; hiru dimentsioko irudiak erabiltzen dituenez, oso erakargarria gertatzen da. Jokalariak Matematikako, Inguruaren Ezaguerako eta Hizkuntzako probak gainditu beharko ditu eremu batzuetan, aurrera egin eta etsaia gainditzeko.

Armix Baso Magikoan serie baten lehenengo bideo-jokoa da, eta datozen urteetan pertsonaia bera erabiliz beste adin-tarte batzuei zuzendutako bideo-joko didaktikoak egiteko asmoa agertu dute Elhuyar Fundazioko arduradunek.www.elhuyar.org/armix web gunean jokoa probatu daiteke.

 

   (osorik irakurri)




2007/10/23
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Himalaia mendiak Lurreko altuenak dira, ez bakarrik Indiako plaka tektonikoak Eurasiakoaren kontra talka egin zuelako, baita talka horretara oso abiadura handiarekin iritsi zelako ere. Baina nolatan zuen Indiako plakak hainbesteko abiadura? Indiako eta Alemaniako geologoen talde batek erantzuna aurkitu du: Indiako plaka oso mehea delako, harekin batera sortu ziren plakak baino askoz meheagoa.

   (osorik irakurri)




2007/10/23

Zientzialari britainiar batek, John Speakmanek, bizitza luzatzeko balioko lukeen pilula probatzen ari da saguetan. Eragingarria izango balitz, botika berritzaile honek, biziraupena luzatzeaz gain, pertsonen bizitza profesionala iraunaraz lezake bizitza kalitate handiago bat bermatuz.

Pilula honen funtzionamendua nahiko konplexua da eta bere oinarrizko osagaien artean tiroxina du, gorputzaren zahartzea moteltzen laguntzen duen hormona antioxidatzailea. 

   (osorik irakurri)




2007/10/22

Datorren azaroaren 8tik aurrera aurrez ordaindutako txartel bidezko sakelako telefonoen erabiltzaileek bi urteko epea izango dute euren telefono konpainiaren aurrean agertzeko eta euren datuak emateko; hori egin ezean, linea kenduko diete.

   (osorik irakurri)




2007/10/19
Elhuyar Fundazioaren eskutik


Orion nebulosa orain arte uste zuten baino % 20 hurbilago dago Lurretik, hain zuzen, 1270 argi-urtera, Kaliforniako Unibertsitateko talde batek orain dela gutxi egin dituen neurketen arabera.

   (osorik irakurri)




2007/10/16

Txinan, saltokietan banda magnetikoaren lekukoa hartuko duen ordainketa sistemaren bila ari dira eta, beste bide batzuk existitzen badira ere, hatz-marken irakurketa gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari da ordainketa sistemen artean.

Shanghaiko mila saltokitan baino gehiagotan, hatz-markek ohiko kreditu txartelen tokia hartu dute. Bezeroak hatza ukimenezko terminaletan jartzean, sistemak horren ezaugarriak identifikatzen ditu eta dagokion faktura bezeroaren banku-korrontera heltzen da, kobratzeko.

   (osorik irakurri)




2007/10/15
Red.es behatokiak egindako ikerketa baten arabera, Estatuko lau internautatatik batek (bost miloi pertsona baino gehiago) Interneten bidez erosi du 2006an.

Red.es Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari dagokion behatokiaren arabera, eskari gehien garraio txartelek, ikuskizunetarako sarrerek, liburuek, arropak eta ostatu erreserbek izan dituzte.

   (osorik irakurri)




2007/10/15
Elhuyar Fundazioaren eskutik


Phil Manning paleontologo britaniarrak dinosauro baten oinatza aurkitu zuen Montanan, Estatu Batuetan. Paleontologoaren ustez, arrazoi asko dago pentsatzeko oinatza tiranosauro batena dela. Alde batetik, oinatzaren itxura; 76 zentimetro luze da eta hiru behatz ditu. Bestetik, inguru geologikoaren adina; gutxi gorabehera duela 65 milioi urte sortutakoa da, dinosauroen azken garaikoa, tiranosauroen garaikoa, hain zuzen. Beste espezie baten oinatza ere izan daiteke, Nanotyrannus-arena, baina, tamainarengatik, zientzialariek uste dute probablitate handiagoa dagoela tiranosauroaren aztarna izateko.

Argazkia: Phil Manning
www.zientzia.net  (osorik irakurri)



2007/10/14
Tiroak, akzioa, argumentu sakonak, jauziak, abenturak, etsaiak, abiadura... Bideo-jokoak ekintza hunkigarriak eta aisialdi zirraragarriak igarotzeko bidea dira, baina lasaitzeko ere balio dute.

Hori da "Endless Ocean" (Ozeano amaigabea) bideojokoaren kasua. Urpekaritza simulagailu bat da, bertan, jokalariak itsasoko hondoa zeharkatu behar du altxorren bila eta animalia berezien bila, ura zeharkatzen duten argi izpi ahulekin eta musika lasaigarri batekin.

   (osorik irakurri)




2007/10/11

3 eta 12 urte arteko umeek ordenagailu pertsonal berezia izango dute eskuragarri hurrengo udaberrirako. Ohiko ordenagailuen funtzioez gain, interneterako sarbidea eta marrazteko programa bereziak izango ditu.

Makina aparta honek ez du teklaturik izango, ordenagailura konektatuko diren tresna batzuk baizik, eta Linux sistema eragilearekin funtzionatuko du.

   (osorik irakurri)




2007/10/10

Suitzako bi enpresak eguzkiaren irradiazioaz ibiliko den itsaspeko bat sortu nahi dute 2012. urtea baino lehen. Goldfish izena jarri diote 20 eta 30 metro arteko itsaspeko honi, eta 218 metroko sakontasunean ordubeteko urperaldiak egiteko gaitasuna izango du. Barruan, 50 bidaiari joan ahal izango dira.

Thun aintziran (Suitza) egingo dute lehenengo saioa, eta hasierako hilabeteetan Goldfish-ek bertako inguru sakonenak eta hondoa ikuskatuko ditu.

   (osorik irakurri)




2007/10/09
Supermerkatuko gurdi bat diseinatu dute loditasunaren aurkako tresna moduan. Gurditxoak pantaila elkarreragile bat du eta barra-kodeak eskaneatzerakoan koipe, azukre eta gatz gehiegi dituzten produktuak antzematen ditu abisuzko argi gorri bat aktibatuta.


Gurdi berri honek erabiltzailearen datu guztiak izango ditu "fideltasun txartel" baten bitartez. Horrez gain, beste erosketa batzuen informazioa gordetzen duenez gero, gurditxo jakintsuak bezeroari bere beharren eta gurarien arabera aholkatu ahal izango dio, baita supermerkatuak dituen eskaintzen arabera ere.

   (osorik irakurri)




2007/10/09
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Azkenaldiko mikroelektronika-aurrerapenei esker, Oxford-eko Unibertsitatean lortu dute animalietan jartzeko moduko kamera txiki batzuk garatzea, hegazti basatien berezko jarduera eta portaera aztertu ahal izateko.

Lehenengo saiakera Kaledonia Berriko bele (Corvus moneduloides) batzuekin egin dute. Hemezortzi beleri kamera bana jarrita, 451 minutu grabatzea lortu dute. Hegazti horiek oso urduri jartzen dira gizakien aurrean, eta horregatik ezinezkoa da haien berezko portaera aztertzea. Gainera, ingurune menditsu eta itxietan bizi dira; leku horietan ikuspena oso mugatua da, eta banakoei jarraitzea ia ezinezkoa.

Kamerek 14,5 gramoko pisua baino ez dute, eta ez diete traba handirik egiten hegaztiei. Animalien buztanaldean jarri dituzte, aurrealderantz orientatuta; hala, kamerek animaliaren hanken artetik burualdea grabatzen dute (irudian gorriz ageri da kamera eta urdinez kamerak grabatzen duen eremua).

Irudia: Jolyon Troscianko
www.zientzia.net  (osorik irakurri)



2007/10/04
Gaur 50 urte, 1957ko urriaren 4an alegia, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak (SESB) Sputnik 1 satelitea espaziora bidali zuen. Lur planetatik atera zen lehen kapsula artifiziala izan zen.

Espazioan nagusitasun militarra eta zientifikoa lortzeko lehiaren hasiera izan zen AEBen eta SESBn artean. Baina, batik bat, zientzia espaziala garatzeko lehen urratsa.

   (osorik irakurri)




2007/10/03
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Larruazaletik kanpo dagoen ile-zatia ez da izaten DNA-molekula erauzteko tokirik onena, material genetiko gutxi baitu barruan. Hala ere, askotan, aspaldiko bizidunen arrastoen artean, ileak izaten dira, eta ez da izaten beste aukera handirik DNA erauzteko. Horregatik, Kopenhageko biokimikari-talde batek DNA erauzteko metodoa findu du, eta emaitza onak lortu ditu mamuten ileetatik abiatuta.

   (osorik irakurri)




2007/10/03

Interneten izandako buxadura batek Bruce Springsteenek Madrilen azaroaren 25ean eman behar duen kontzerturako sarrerarik lortzea galarazi zien atzo AEBetako abeslariaren milaka jarraitzaileei.

The E Street Bandekin eskaini behar duen emanaldirako 15.000 sarrerak salgai jarri eta lau ordura agortu ziren. Antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez, sarreren salmenta normaltasunez egin da, Tick Tack Ticket operadoreak telefono eta Internet bidez tiketak saltzeko izandako arazoak konpondu ostean. Arazoak milaka lagun sarrera barik utzi ditu.

   (osorik irakurri)




2007/10/01
Frantziako hiriburuak wifi bidezko doako Internet zerbitzua jarri du lorategien eta parkeen, liburutegien eta museoen gisako 225 tokitan.

Wifi txarteldun ordenagailu eramangarrien erabiltzaileentzat Interneterako sarrera guneak bihurtu dituzte toki horiek Parisen.

   (osorik irakurri)




 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu