Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/09/24

Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Zientziaren kutxaGuneak, elkarlanean, ‘Teknoskopioa 2007’ gazteentzako ideia-lehiaketa jarri dute abian. Lehiaketan, Euskal Herriko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte har dezakete.

Zientziaren eta Teknologiaren Astearen barruan ekimen hau antolatzen duten laugarren aldia da, eta, urtero legez, aste horretako gaia hartu dute oinarritzat aurten ere; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak) da aurtengo Zientziaren eta Teknologiaren Astearen ardatza, eta gai horixe izango du oinarri Teknoskopioaren aurtengo edizioak.

Parte-hartzaileek, lauko taldeetan antolaturik, blog bat sortu beharko dute, eta horren inguruan eztabaida sortu. Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. Oinarriak eta lehiaketan parte hartzeko jarraibideak http://www.zientzia.net/teknoskopioa web gunean daude ikusgai. Sariketa honetako talde irabazleko kideek mp4 bana jasoko dute, Eroski Fundazioaren babesari esker.

Azaroaren 5etik 11ra, Zientziaren eta Teknologiaren Astea ospatuko da. Hori horrela, Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Zientziaren Kutxaguneak Teknoskopioa ideia-lehiaketa jarri dute martxan Euskal Herriko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta, aurreko urteetan bezala, Zientziaren eta Teknologiaren Asteko gai nagusia izango du oinarri lehiaketak: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak).

Lauko taldeetan antolaturik, parte-hartzaileek blog bat sortu beharko dute, eta zientziaren eta teknologiaren inguruko gai bat landu. Horretarako, bideoak, argazkiak, testuak... erabili ahal izango dituzte.

Gaiak interesa piztu beharko du blogaren irakurleen artean, eta irakurleek iritzia edo gaiarekiko jarrera blogean bertan uztea lortu beharko dute blogariek.

http://www.zientzia.net/teknoskopioa web gunean aurkituko dituzte oinarriak eta blogak egiteko plataformarako sarbidea eta jarraibideak. Horrekin batera, IKTei buruz lehiaketa honetarako berariaz prestatutako materiala ere izango dute eskuragarri: IKT tresnak zer eta zein diren; Internetek zer iraultza ekarri duen; blogak, wikiak eta RSS jarioak zer diren; web 2.0aren munduan zer dagoen...

Antolatzaileen hitzetan, “ekimen honen helburua da gazteak informazioren eta komunikazioaren teknologietan murgiltzea, erabiltzaile eta sortzaile gisa, eta, blog baten bidez, gizartearentzat interesgarria den zientzia- edo teknologia-gai baten inguruko eztabaida eta iritzi-ematea sustatzea”.

Blogak urriaren 31 arte landu ahal izango dituzte. Sari-banaketa azaroaren 9an izango da, Donostiako kutxaGunean, eta han emango dira ezagutzera talde irabazleen izenak. Lehenengo postuan sailkatzen den taldeko kideek mp4 bana jasoko dute, Eroski Fundazioaren babesari esker.

Bigarren eta hirugarren postua lortzen dutenek, aldiz, bisita gidatu bat izango dute Donostiako kutxaGunean. Gainera, parte-hartzaile guztien blogak ikusgai egongo dira, 2007-2008 ikasturtean, http://www.zientzia.net/teknoskopioa web gunean.

‘Teknoskopioa 2007’ ideia-lehiaketak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesa du.

Zientziaren eta Teknologiaren Astea

Zientziaren eta Teknologiaren Astea azaroko lehenengo astean izaten da urtero. Eusko Jaurlaritzak zientziaren eta teknologiaren inguruko gai bat hartzen du oinarritzat; aurten, IKTak.

Aste horretarako, askotariko ekimenak daude antolatuta; besteak beste, zentro teknologikoek ate irekiko jardunaldiak egingo dituzte eta Zientziaren kutxaGuneko sarrera doan izango da egun batean.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu