Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/09/07
Ariketa fisikoen intentsitatearen eta iraupenaren, eta dakartzaten onuren eta iraupenaren artean dagoen zerikusia ikertzerakoan, aurkikuntza harrigarria egin dute zientzialari bik.

Denok uste genuen zenbat eta ariketa gogorragoak egin, gorputzarengan duten eragina ere hobeagoa eta iraunkorragoa izango zela, eta nolabait benetakoa da hori, baina ez guztiz.

Izan ere, ikerketa berri horren arabera, neurrizko ariketak neurrizko kopuruan triglizeridoek odolean duten maila jaisteko erarik onena dira. Paradoxikoki, ariketa gogorragoek ez dute hori lortzen. Bihotzeko gaixotasunak eta diabetea garatzeko arrisku handiarekin zerikusia dute triglizeridoek.

"Ariketa fisikoak neurrizko era batean egiteak dakartzan onuretako batzuk gogorrek dakartzetanak baino gehiago irauten dute", azpimarratu du Cris Slentz ikerketaren egile nagusiak. Duke Unibertsitateko Osasun Zentroan ariketa fisikoen fisiologoa da Slentz.

Slentzek eta William Kraus osasun zentro bereko kardiologoek egindako ikerketan 240 lagun erabili zituzten. Interes berezia zuten parte hartzaileek ariketa programa utzita zer gertatuko zen jakiteko, irabazitako onurak zenbat irauten zuten jakin nahi zuten eta.

Aurkikuntzarik interesgarriena da neurrizko ariketa saio batek, 30 minutuz ibiltzeak, adibidez, triglizeridoen maila era nabarmenean jaisten duela. Maila horiek jaitsita, bihotzeko gaixotasunak eta diabetea izateko arriskua ere txikiagotzen dira.

Krausek azaldu duenez, "harrituta" gelditu ziren "ariketak utzi eta aste bira triglizeridoen maila txikiak berdin jarraitzen zutela ikusita". Saio luzeagoek edo gogorragoek, ordea, ez zuten hain emaitza onik lortu.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (371)
Gadget (26)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu