![]() |
CorpEus zerbitzuak Internet euskarazko corpus erraldoi bat balitz bezala kontsultatzeko aukera ematen du. Sartutako hitzaren lema bidezko bilaketa egiten du Interneteko euskarazko orrien artean, eta orri horietan dauden hitzaren agerpen guztiak erakusten ditu bere testuinguruan, hainbat daturen araberako grafikoekin batera.

Hara sartu ezik, orain arte nekez ezagut zitekeen Euskal Herrian daukagun lur azpiko altxor handienetako bat: Karlistaren torka. Baina espeleologia- eta argazkilaritza-espedizio bikain bati esker, argazki bidez ezagutu dugu.
Antolatzaileen arabera, Wikifarra sare sozial bat da, eta horregatik ospatuko dute taberna batean hitzordu hori.
Mahastizaina izateko ez da beharrezkoa ordu luzeak eguzkitan egotea. Etxetik ere egin daiteke, klik batzuk eginda.
Hori da hain zuzen Crushpad estatubatuar enpresak eskaintzen duen zerbitzua: nahi duzun ardoa sortzea. Etxetik mahatsa hautatu, botilaren etiketa diseinatu, zahartze prozesuaren iraupena ezarri, barrika mota aukeratu… Bezeroak edozer erabaki dezake. Berea da ardoa, eta berak sor dezake, zerotik.
Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Zientziaren kutxaGuneak, elkarlanean, ‘Teknoskopioa 2007’ gazteentzako ideia-lehiaketa jarri dute abian. Lehiaketan, Euskal Herriko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte har dezakete.

Izarren jaiotzaren teoria zabalduenak dio galaxien baitan sortzen direla, horien eboluzioarekin lotura estuan. Galaxietatik kanpo aurkitu izan dira izarrak, baina ez dute teoria zalantzan jarri, jatorrizko galaxiatik kanporatuak izan zirela pentsatu izan baita, gertaera bereziren baten eraginez. Bada, izarrak galaxietatik kanpo ere sor litezkeela pentsatzera bultzatu dituen aurkikuntza bat egin dute astronomoek: ustez izarrak jaiotzen diren hodei bat aurkitu dute, eta ez dago inongo galaxiaren barnean.
Bilera horretan, 512 lagun lau egun egongo dira Informazioaren eta Komunikazioaren teknologien inguruan informazioa, baliabideak eta jokoak partitzen.

Dirudienez, gizakiak hitz egiteko beharrezkoa duen genea lotuta dago saguzar batzuen ekolokazioarekin, hau da, inguruko objektuak hautemateko eta ehizarako erabiltzen dituzten maiztasun handiko soinuak igortzeko gaitasunarekin. Genea FOXP2 da, eta adituek uste dute ugaztunen soinu bidezko komunikazioaren eboluzioan ezinbesteko lekua izan duela.

Negua gerturatu ahala, Artikoko itsasoa izoztuz doa, eta bidea ixten die itsasontziei. Baina, Europako Espazio Agentziak (ESA) egindako neurketen arabera, garai honetarako gutxi izoztu da. Are gehiago, azken 30 urteetako minimoa neurtu dute, eta, harrigarria den arren, ontzien pasabide nagusiak ez daude erabat itxita.
Ezbeharra asteburuan gertatu da. Gizona ordenagailuaren aurrean zerraldo erori zenean. Pekinek neurriak hartu ditu horrelako gertakariei aurre egiteko, hala, ziberkafe gehiago irekitzea debekatu du eta desintoxikazio zentroak ireki ditu interneteko mendekotasuna duten gaixoentzat.

Galtzeko arriskuan dauden salmonidoen biziraupenean lagun dezakeen teknika baten berri eman dute gaur Science aldizkarian. Bi salmonido dira berriaren protagonistak: amuarraina eta izokina. Bada, amuarrainaren ugal materiala izokinen baitan haztea lortu omen dute Japonian.
Animalien portaera ikertzen dutenek galera handia izan dute. Alex, koloreak bereizten zituen eta 30 urtez zientzialariak harritu zituen papagai afrikarra hilda aurkitu dute Massachusettseko (AEB) Brandeis Unibertsitateko laborategian.
Alex 1977an erosi zuen ikertzaile estatubatuar talde batek hegaztien garuna eta portaera aztertzeko. 50 objektu baino gehiago, zazpi kolore eta formak bereiz zitzakeen. Batetik seira zenbatzen zekien eta desioak eta frustrazioa erakusteko gai zen froga zientifikoak gehiegi errepikatzen zizkiotenean.
“iPodak ia urte bi behar izan zituen marka hori lortzeko”, esan du komunikatu batean Steve Jobs Appleren presidenteak, konpainiaren mp3 erreproduzitzailea aipatuta. Jobsek gaineratu duenez, “aurtengo Gabonetan tresna iraultzaile hori oraindik kontsumitzaile gehiagoren esku artean izateko irrikitan gaude.
Jakina da estatubatuarrek joera eta moda berriak sortzeko eta munduan zehar zabaltzeko duten gaitasuna. Azkena ere badirudi arrakastatsua izango dela, gurasoen artean gutxienez.
Aita eta ama gazteek beren seme-alaba jaioberriei webguneak oparitzea da orain bogan dagoena. Horretarako, jaio bezain laster umearen izena daraman domeinua erosten dute Interneten, hazten direnean erabili ahal izan dezan.
Denok uste genuen zenbat eta ariketa gogorragoak egin, gorputzarengan duten eragina ere hobeagoa eta iraunkorragoa izango zela, eta nolabait benetakoa da hori, baina ez guztiz.

Morena ehiztari bikaina da; koral edo arroka artean ezkutatuta zelatatzen ditu harrapakinak, eta horzkada beldurgarria du. Bada, jakin berri dutenez, ehizarako arma bat gordetzen du ezkutuan: bigarren baraila bat du faringean (a irudia), hortz zorrotzez hornitua.
"Sagarraren konpainiak" musika erreproduzitzaile ezagunaren generazio berria kaleratu du: pantaila ukigarria eta Interneterako wi-fi konexioa ditu.
Gainera, informatika konpainiak 200 dolarreko, hau da, 147 euroko, beherapena iragarri du 8 gigabyteseko memoria duen iPhonen prezioan.
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Irudikoak IC 10 galaxia nanoko izar batzuk dira. Kolore urdin bizikoak Wolf-Rayet izarrak dira, ingurura masa asko askatzen duten izar beroak. Orain arte, ez ziren inoiz halako zehaztasunez ikusi, eta astronomoek uste dute jasotako datuek balioko dutela IC 10 galaxiaren gaineko hainbat galderari erantzuteko.
Plataforma antolatzailearen izen bera dauka jaialdiak: Babelgum. Zuzendariei filmak Interneten jartzeko aukera emango die eta doan ikusi ahal izango dute nahi duten guztiek.
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
Iraila 2007 (19)
Abuztua 2007 (16)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





