Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/08/31
MITeko ikertzaile bik hirietan pertsonen mugimenduak sortutako energia aprobetxatu nahi dute argindarra ekoizteko. Mugimendu hori bidaiariek tren geltoki batean sartzerakoan eta irteterakoan egindakoa izan liteke, adibidez.

James Grahamek eta Thaddeus Jusczykek asmatutako sistema horrek ibiltzen edo saltoka dabiltzan pertsonen energia argindar bihurtuko luke.

   (osorik irakurri)




2007/08/31
Elhuyar Fundazioaren eskutik



Eguna joan eta eguna etorri, Greziako Peloponeso penintsulako suteen berri ari dira ematen albistegietan. Hondamendia ikaragarria dela nabarmena da, eta are nabarmenagoa satelite bidez ateratako argazkiak ikusita. ESAko iturriek adierazi dutenez, aurten Grezian sute gehiago egon dira azken hamarkadan Europako beste herrialde guztietan baino.

   (osorik irakurri)




2007/08/30
SPRI elkarte publikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 730 gunetan Wi-Fi sareak instalatzen lagundu du.

Kopuru horrekin, gero eta gehiago dira kablerik gabe Internetera konektatzea baimentzen duten tokiak EAEn.

   (osorik irakurri)




2007/08/28
New Jerseyko Institutu Teknologikoko (NJIT) ikertzaileek eguzki-zelula merkea eta margotu edo plastikozko orrialdeetan inprimatu daitekeena garatu dute.

Prozesua erraza da eta egunen batean etxeko inprimagailuaren bidez eguzki-zelula horiek eramango dituzten orrialdeak inprimatu ahal izango ditu jendeak.

   (osorik irakurri)




2007/08/28
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Duela hamarkada batetik hona, onartu izan da Jupiterrek Lurra babesten duela asteroideetatik, nolabait ezkutu gisa jokatzen duela inguratzen zaizkion asteroideak eguzki-sistematik urrunduz, eta, beraz, barrualderago iristea eragotziz. Baina ordenagailuan simulazioak eginda, ikusi dute Jupiterrek ez duela Lurra babesten: are gehiago, kontrako eragina duela ikusi dute.

   (osorik irakurri)




2007/08/24
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Uda 'triste' hau igaro eta gero, udazkenari eta neguari begira jarri da jendea giro eguzkitsuaren zain. Hamaika iragarpen entzuten dira, baina meteorologoek behin eta berriz esaten dute ezin dela egin luzerako iragarpenik, ez era fidagarrian behinik behin. Baina horrek ez du esan nahi iragarpen horiek egiteko ereduen bila ez dabiltzanik. Eta eredu horietako bat arrakasta izateko bidean omen da.

   (osorik irakurri)




2007/08/23
Zerua gertuago dago. Edo behintzat, sentsazio hori eman nahi digu Google Earthen erreminta berriak. Sky du izena konpainia estatubatuarraren "mirariak". Teleskopio birtual baten antzerakoa da, Internet zaleek zerua ikus dezakete Lurra planetatik, "hegan" bailiran. Eskura, beraz, 100 milioi izar eta 200 milioi galaxia.

Bereizmen handiko irudiekin eta informazioa ematen duten panelekin osatuta dago Sky. Hubble teleskopio ezagunak hartutako irudiak daude ikusgai baina informazio gehiena Digitized Sky Survey eta Sloan Digital Sky Survey proiektuen bidez eskuratu du Google Earthek.

   (osorik irakurri)




2007/08/21
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Animalia askok dute jan gabe luzaro irauteko gaitasuna. Baraualdi luze horri aurre egiteko, metabolismoa moteltzen dute, gorputzaren tenperatura jaitsi... estrategia bat baino gehiago dago. Bada, sugeek baraualdietan duten estrategia ezagutu nahi izan dute, eta ezusteko bat baino gehiago jaso dute.

   (osorik irakurri)




2007/08/20
Elhuyar Fundazioaren eskutik



NASAko astronomoek izar isatsdun bat topatu dute argi ultramorearen bitartez. Izar ezaguna da, Mira izenekoa, eta Cetus konstelazioan dago, eguzki-sistematik 350 argi-urtera. Ohiko teleskopio batez begiratuta, argi-puntu gorri bat da, baina, igortzen duen argi ultramoreari begiratuta, Mira ez da puntu bat; galaxian zeharreko ibilbidean utzitako materia ikusten da, hamahiru argi-urteko tarte batean barreiatuta.

Argazkia: NASA/Caltech
www.zientzia.net  (osorik irakurri)



2007/08/17

Euskarri digital horrek iraultza ekarri zuen, baina CDaren garai onenak atzean geratu dira. Musika Internet bidez jaisteak min handia egin dio. Nolanahi ere, biniloarekin gertatu bezala, badira CDa inoiz desagertuko ez dela uste dutenak.

   (osorik irakurri)




2007/08/16
Elhuyar Fundazioaren eskutik



Munduko kakalardo-espezie handiena Amazona oihaneko Titanus giganteus da, arraren batez besteko neurria 13,5 cm da eta ia 17 cm-rainokoak ikusi izan dira (antenak kontuan izan gabe). Galantak dira, baina askoz kakalardo handiagoak izan ziren garai batean, Paleozoiko berantiarrean. Nolatan desagertu ziren bada intsektu erraldoi haiek? Galdera horri erantzun nahian intsektuen tamainaren muga non dagoen eta zeren araberakoa den ikertzen dihardute Argonne laborategiko ikertzaile batzuek.

   (osorik irakurri)




2007/08/13
Hiru hackerrek Nazio Batuen Erakundearen webgunearen segurtasun-sistema gainditu eta ondoko mezua zabaldu dute: "Ziberprotesta bat da. Israel eta Estatu Batuak: ez itzazue ume eta pertsona gehiago hil".

Aipatu bi herrialdeen politikaren kontrako oharra igande honetan ikusi ahal izan dute NBEren webgunean sartu diren erabiltzaileek.

   (osorik irakurri)




2007/08/10
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Gizakiaren generoko arbasorik zaharrenak dira Homo habilis eta Homo erectus, eta orain arte uste izan da bigarrenak lehenengotik eboluzionatu zuela; baina uste hori zalantzan jarri du Kenyaren iparraldean egindako Koobi Fora Ikerketa Proiektuaren baitako aurkikuntza batek.

Aurkikuntza bikoitza da: Homo habilis baten barailezur bat eta Homo erectus baten garezur oso bat aurkitu dituzte. Biak garai bertsukoak dira: duela milioi bat eta laurehun eta berrogei mila urtekoa baraila, eta duela milioi bat eta bostehun eta berrogeita hamar mila urtekoa garezurra. Bada, Homo habilis desagertua zela uste zuten garaikoa da barailezurra, eta, hortaz, H. habilis eta H. erectus garai berean bizi izan zirela erakusten du (luze, gainera, milioi erdi urtez edo). Hautsak harrotuko dituen aurkikuntza bat da, zalantzarik gabe.

   (osorik irakurri)




2007/08/08
Elhuyar Fundazioaren eskutik



Nektarra jaten duten saguzarrek oso metabolismo azkarra dute. Hegan egiteko, energia asko eta, batez ere, azkar behar dute. Izan ere, biologoen neurrien arabera, saguzar horiek dira ugaztunik azkarrenak azukrea kontsumitzen. Nektarra irentsi eta minutu gutxi batzuetara hasten dira nektarraren azukrea metabolizatzen.

   (osorik irakurri)




2007/08/07
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Voyager espazio-ontziak Saturnoren G eraztuna lehenengoz erakutsi zienetik, eraztun horren jatorria ezagutu nahian dabiltza astronomoak. Ezagutzen diren beste eraztunak Saturnotik edo haren sateliteren batetik gertuago daude, eta, hortaz, horien jatorria planetarekin edo dagokion satelitearekin lotzen dute. G eraztuna, ordea, Saturnotik 168.000 kilometrora dago, eta gertueneko satelitetik 15.000 kilometrora; urrunegi eraztunaren sorrerarekin zuzenean lotu ahal izateko, adituen esanean.

Orain, Cassini ontziak eraztunaren egiturari buruzko datu berriak jaso ditu; besteak beste, gorputz izoztuz osatua dagoela erakutsi du, zentimetro batzuetatik hasi eta metro baterainoko materialez, hain zuzen ere. Astronomoek espero dute datu horiekin G eraztunaren jatorria argitzetik gertuago egongo direla.

Argazkia: Cassini Imaging Team eta NASA/JPL/SSI.
www.zientzia.net  (osorik irakurri)



2007/08/03

Manchester United futbol talde britainiarrak fitxaketa berria egin du. Rhain David du izena eta... bederatzi urte ditu!!! Haurrak baloiarekin duen trebeziak mundu osoan izan du harrabotsa.

Bideoak lau minutu ditu eta 800.000 sarrera baino gehiago izan ditu YouTuben. Hain justu, bideo horrek eman dio munduko futbol talde ezagunetarikoaren sarbidea. Ez da harritzekoa, nabarmen ondo aritzen baita David txikia baloiarekin:



   (osorik irakurri)




 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (383)
Gadget (26)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu