![]() |
YouTuberen arrakastaz baliatuta, CNN telebista-kateak eta bideoak gordetzeko eta erreproduzitzeko webguneak berak aurrekaririk ez duen ekimena jarriko dute martxan gaur: YouTuberen erabiltzaileek hautagai demokratak elkarrizketatuko dituzte.
Ideia erraza da, oso: erabiltzaileek bideoan grabatutako galderak bidaliko dituzte, CNNk 30 edo 35 hautatuko ditu eta, ondoren, Alderdi Demokratako hautagaiek erantzuna eman beharko dute, eta haien artean eztabaidatu.Errepublikanoekin berdin egingo dute irailaren 17an.
Telebista-kate horrek orain arte jaso dituen 2.200 bideoen artean era askotarikoak daude. Bularreko minbizia duen 36 urteko emakume batek, esaterako, kexa agertu du kameraren aurrean, bere bizi-itxaropena askoz handiagoa izan zitekeelako osasun asegururik balu. Baina ez du horrelakorik, "AEBetako milioika gaztek bezala".
"Zer egingo zenukete, presidente izango bazinateke, guztiok tratamendu merkeak izan ditzagun?", galdegin die hautagai demokratei.
Eztabaidak ikusmin handia piztu du mundu osoan.Kim, bularreko minbizia duen emakumearen bideoa:
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





