Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/07/16
Elhuyar Fundazioaren eskutik



Estatubatuarrek datak idazteko duten sisteman, honela adierazten dute 2007ko uztailaren 8a: 07/08/07. Horregatik aukeratu zuten egun hori Boeing 787 hegazkinaren aurkezpen ofiziala egiteko. Hegazkin berria ez da oraindik aireratu; probarako lehen hegaldia abuztuan edo irailean izango da, eta 2008an hasiko da hegaldi komertzialak egiten. Dagoeneko, seiehun eskaera baino gehiago egin dizkiote Boeingi hainbat aire-konpainiak. Zergatik hegazkin hori eta ez beste bat? Ingurumenarekin lotutako arrazoiak izan daitezke. Egileen esanean, hegazkinak lehiakideek baino karbono dioxido gutxiago isurtzen du.


Gakoa hegazkinaren pisuan datza. Karbono dioxido gutxi isurtzen du oso arina delako, eta, beraz, ez duelako erregai askorik behar bidaiak egiteko. Azken batean, hegazkinaren % 50 karbono-zuntzez egingo dute; hegazkinetan, oro har, aluminioa izaten da nagusi, karbono-zuntza baino material astunagoa . Ustez, Boeing 787ak isurketen % 20 karbono dioxido gutxiago isuriko du.

Datu horiek lau haizetara zabaldu dituzte Boeing konpainiakoek, isurketak murriztea propaganda ona baita lehiakide nagusiari aurre egiteko: Airbus konpainiaren A380 hegazkin erraldoiari. A380a dagoeneko airean dago, eta, ustez, hark ere isurketak murrizten ditu, hegaldi bakoitzean jende asko garraiatzen baitu, Boeing 787ak garraiatuko duen lagun-kopuruaren bikoitza ia.

Bi hegazkinek filosofia ezberdinak dituzte. Zaila da iragartzen bi planteamendu horietatik zein izango den etorkizuneko joera nagusia.

Argazkia: Boeing Image.
www.zientzia.net



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu