![]() |

Irudi bitxia da: olio-zorrotada bat oliotara erortzen. Normalean, zorrotada ez da berriz azaleratzen, ez du saltorik egiten. Trikimailua olio-putzuan dago; putzua mugitzen ari da, eta horrek aire-geruza mehe-mehe bat sortzen du zorrotadaren inguruan. Hala, zorrotada saltari bilakatzen da putzuan murgildu eta nahasi baino lehen.
Argazkia: Matthew Thrasher
www.zientzia.net (osorik irakurri)
Estrategikoki jarrita, “txip” txiki-txiki horiek seinaleak interpretatu eta neuronak estimulatzeko gai izan daitezke. Modu horretan, neuronek behar bezala erantzungo lukete eta horrek gorputzeko atal bat galdu duen pertsona bati, pentsamenduen bidez, protesia kontrolatzen lagun diezaioke, unibertsitate honen arabera.

Kasu harrigarri bat gertatu da Marseillan, Frantzian. Berrogeita lau urteko gizon bat medikuarengana joan zen, ezkerreko hanka ahul sentitzen zuelako. Medikuek aurkitu zuten arazoak jatorri neurologikoa zuela, eta garunaren tomografia bat egin zioten. Irudian ikusten da zer aurkitu zioten: garunaren tokian ur-poltsa handi bat zuen gizonak.
Hidrozefalia deritzo ezaugarri horri, eta ohikoa da; garunetik pasatzen den ur-jarioa ez bada behar bezala irteten, pilatu egiten da. Baina hau muturreko kasu bat da. Medikuen ustez, gizonari txikitatik pilatu zitzaion ura garunean, eta urak garunaren tokia hartu du. Horrek ez du esan nahi garunak materia hori falta duenik; kaskezurraren kontra estututa dago. Gizonak bizimodu normala egiten du, eta adimen-kozientea tarte arruntaren barruan du. Medikuek drainatu egin diote ura. Horrek ez dio handitu garunaren tamaina, baina kalterik ere ez dio egin.
www.zientzia.net
YouTuberen arrakastaz baliatuta, CNN telebista-kateak eta bideoak gordetzeko eta erreproduzitzeko webguneak berak aurrekaririk ez duen ekimena jarriko dute martxan gaur: YouTuberen erabiltzaileek hautagai demokratak elkarrizketatuko dituzte.
Hobeki Digitalaren bidez, gehienez 50 langile dituzten konpainiek diru-laguntzak jaso ditzaketen gastuen %35erainoko laguntzak jaso ahal izango dituzte. Enpresa ertainei %20rainokoak emango dizkiete.
Alianzo Networks Barakaldoko enpresak, orain arte beste enpresa batzuen eskaerak betetzen lan egiten zuen, orain ordea, konturatu da haien ideiak ere garatu ditzaketela. Hala sortu da Kide TV proiektu berritzailea.

Estatubatuarrek datak idazteko duten sisteman, honela adierazten dute 2007ko uztailaren 8a: 07/08/07. Horregatik aukeratu zuten egun hori Boeing 787 hegazkinaren aurkezpen ofiziala egiteko. Hegazkin berria ez da oraindik aireratu; probarako lehen hegaldia abuztuan edo irailean izango da, eta 2008an hasiko da hegaldi komertzialak egiten. Dagoeneko, seiehun eskaera baino gehiago egin dizkiote Boeingi hainbat aire-konpainiak. Zergatik hegazkin hori eta ez beste bat? Ingurumenarekin lotutako arrazoiak izan daitezke. Egileen esanean, hegazkinak lehiakideek baino karbono dioxido gutxiago isurtzen du.
Interneterako konexio azkarrena Suediako emakume batek dauka, segundoko 40 gigabyteko abiadurakoa, hain zuzen.
Orokorrean, segundoko mega bateko abiaduran nabigatu ohi dute ordenagailu gehienek. Hala ere, bateren batek segundoko 40 gigabyteko konexioa dauka... Normala baino 40.000 aldiz azkarragoa! Konexio azkar hori ez dauka, gainera, hacker batek edo informatikari porrokatu batek, 75 urteko emakume suediar batek baizik.
Epaia joan den ekainaren 29an eman zen eta SGAEren ustez aurrekari bat ezarri dezake. Organo judizialak jabetza intelektualaren kontra egiten dire arau-hausteei akabera emateko eskatu dio Tiscaliri. P2P softwarearen bitartez egiten ziren deskargak eta Belgikaren kasuan, hango egileei kalte ez egiteko eskatu du epaitegiak.
Horiek dira ETEen Segurtasun Informatikoaren inguruko Europako Txostenak azaltzen dituen datu batzuk. Fundetec fundazioak eta Bilbon egoitza duen Panda Software etxeak (antibirusak egiten ditu) aurkeztu dute txostena Bizkaiko hiriburuan.
Udan ikastaroak, kurtsoak, unibertsitateak, campusak.. izan ohi dira eta bipuntuzero elkarteari tailerrak antolatzea bururatu zaio. Ikasturten hasieran Euskal Herria 2.0 (lokalizazioa eta internazionalizazioa) gaia landu ondoren, orain praktikari ekitea erabaki du Internet, tresna berriak, wikiak, blogak... erabiltzeko tailerrak antolatuz.

NASAren Cassini zunda Saturno planetaren orbitan dago. 2004ko ekainean iritsi zen hara, eta, planeta ez ezik, planetaren ilargiak ere ari da gertutik aztertzen. Uztailean, zortzigarren ilargi handienaren txanda izan da, Hiperion izenekoarena. 300 kilometro luzeko satelite irregularra da, eta belaki-itxura du gertutik ikusita. NASAren zunda 75 kilometrora hurbildu zaio argazkiak egiteko, eta, ahal den neurrian, ilargiaren konposizio kimikoa aztertzeko. Astronomoek izotza, karbono dioxidoa eta identifikatu gabeko beste konposatu batzuk aurkitu dituzte satelitearen azalean.
(osorik irakurri)Arizonako Unibertsitateko (AEBak) ikerlariek emakumeak gizonak baino hiztunagoak direla dioen topikoa gezurtatu egin dute eta bi sexuek, batez beste, egunean 16.000na hitz erabiltzen dituztela ondorioztatu dute.

Gizakiaren eta behien gernua elikagaia izan daiteke planktonarentzat, eta, beraz, arrain-haztegietan erabil liteke. Arrainek planktona jaten dute, eta horrek esan nahi du haztegietan etengabe ekoitzi behar dutela planktona. Normalean gai kimikoak erabiltzen dira horretarako, baina leku guztietan ez daude eskuragarri. Indiako toki batzuetan, adibidez, ezinezkoa dute substantzia horiek lortzea. Irtenbide bat proposatu dute Kalyani Unibertsitateko biologo batzuek: zooplanktoneko Moina micrura espeziea hazi dute unibertsitateko komunetan jasotako gernuaren bitartez. Gai kimikoen ordezko merkea da, gainera, 4.500 litro uri litro-erdi bat gernu eta simaur pixka bat gehitzea nahikoa baita arrainen janaria ugaritzeko.
3 mila milioi pertsona baino gehiagok erabiliko du telefono mugikorra 2007a amaitzerako. Britainia Handiko The Mobile World kontsultorak egin duen ikerketaren arabera, urte hau amaitzerako 3 mila 250 milioi pertsonek erabiliko dute sakelako telefonoa. Hori horrela bada, munduko biztanleria osoaren erdiak baino gehiagok izango du telefono mugikorra.
Txinan, Indian eta Afrikan sakelakoen eskaria geroz eta handiagoa da. Horren ondorioz, asko ari da hedatzen eta hazten telefono mugikorren merkatua.
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





