Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/06/25

Elhuyar Fundazioak "Kao: Sumendiko sekretua" izeneko ordenagailurako bideojokoa kaleratu berri du, euskara hutsez. Hamar urtetik aurrerako gaztetxoentzat pentsatuta dago CD-ROM hau, eta 3Dko teknologia erabiltzen duen aisialdirako jokoa da.

Tate multimedia-enpresa poloniarrak egin du jatorrizko jokoa, eta hainbat hizkuntzatara ari dira itzultzen. Euskarazko bertsioa Elhuyar Fundazioak kaleratu du.
 


Jokoaren protagonista Kao izeneko kanguru bat da. Hamar eremutan lagundu behar dio jokalariak Kaori bere eginkizuna gauzatzen. Bidaia luze baten ostean, uhartean duen etxera itzuli da Kao, atseden hartzera, baina ezin: bere lagun Tximista sumendi baten barrura erori da eta hor bizi diren labazko munstroak esnatu ditu. Munstro horiek uhartea suntsitzea erabaki dute, eta hango biztanleak oso izututa daude. Kaoren eginkizuna da munstroak garaitzea, uharteko xamanak emango dizkion argibideei jarraituz.

Jokalariak ez du aspertzeko aukerarik izango, errealitate birtualeko lasterketak, puzzleak osatu, motordun txalupetan ibili edo airean borrokatu egin beharko baitu hamar eremu horietan. Ikus-entzunezko efektu izugarriak ditu jokoak, 3Dko teknologiari esker: palmeren mugimendua nabaritzen da, Kaoren hanka-arrastoak ikusten dira bidea egin ahala eta eguneko eta gaueko zikloak minutu gutxiren buruan bereizten dira.

Euskarazko aisialdiko bideojokoetan zegoen hutsunea ikusirik, iaz ekin zion Elhuyarrek halakoak itzultzeari. Aurten, euskarazko bigarren bideojoko honekin (Kao: Sumendiko sekretua) hutsune hori betetzen ahaleginduko da Elhuyar Fundazioa.

www.elhuyar.org/kao webgunean jokoa probatzeko aukera dago.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (371)
Gadget (26)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu